Goiburukoa eta orri-oina
Diapositiben eta diapositiba maisuen goiko eta beheko leku-marketako testua gehitu edo aldatzen du.
Goiburukoa eta orri-oina elkarrizketa-koadroak fitxa hauek ditu:
-
Diapositiba fitxa. Hor uneko diapositiba edo diapositiba guztientzako aukerak zehaztu ditzakezu.
-
Oharrak eta eskuorriak fitxa. Hor oharren diapositiba maisuaren eta eskuorrien diapositiba maisuaren aukerak zehaztu ditzakezu.
Goiburukoa edo orri-oina gehitzea diapositiba guztiei
Diapositiba maisuari diapositiba-diseinua aplikatzea
Sartu diapositiban
Zehaztu diapositibetan sartu beharreko elementuak.
Orri-oina
Orri-oinaren testua koadroan sartzen duzun testua diapositibaren behean gehitzen du.
Orri-oinaren testua
Sartzen duzun testua diapositibaren behean gehitzen du.
Goiburukoa
Goiburukoaren testua koadroan sartzen duzun testua diapositibaren goian gehitzen du.
Goiburukoaren testua
Sartzen duzun testua diapositibaren goian gehitzen du.
Data eta ordua
Diapositibari data eta ordua gehitzen dizkio.
Finkoa
Testu-koadroan sartzen duzun data eta ordua bistaratzen ditu.
Aldagaia
Diapositiba sortu zeneko data eta ordua bistaratzen ditu. Select a date format from the list.
Hizkuntza
Data- eta ordu-formatuaren hizkuntza hautatu.
Diapositiba-zenbakia / Orrialde-zenbakia
Diapositiba-zenbakia edo orrialde-zenbakia gehitzen du.
Ez erakutsi lehen diapositiban
Ez du erakusten aurkezpenaren lehen diapositiban zehaztu zenuen informazioa.
Aplikatu guztiei
Ezarpenak aurkezpeneko diapositiba guztietan aplikatzen ditu, dagozkien diapositiba maisuak barne.
Aplikatu
Uneko ezarpenak hautatutako diapositibetan aplikatzen ditu.