Iraungitze kateatua
Formak sortzen ditu eta gehikuntza uniformeen bidez banatzen ditu bi marrazki-objekturen artean.
LibreOffice aplikazioak hautatutako bi objektuaren arteko tarteko formak marrazten ditu eta emaitza elkartu egiten du.
Ezarpenak
Iraungitze kateatuaren aukerak ezartzen ditu.
Gehikuntza
Sartu hautatutako bi objekturen artean egotea nahi duzun forma kopurua.
Atributuen itzaltze kateatua
Hautatutako objektuaren marra- eta betegarri-propietateei itzaltze kateatua aplikatzen die. Adibidez, hautatutako objektuak kolore ezberdinez betetzen badira, bi koloreen arteko trantsizioa aplikatuko da.
Orientazio bera
Hautatutako bi objekturen artean trantsizio leuna aplikatzen da.