Nabigatzailea

Nabigatzailea irekitzen du. Horren bidez, azkar joan zaitezke beste diapositiba batzuetara edo irekitako fitxategi batetik bestera.

Nabigatzailea laneko arearen ertzean atraka dezakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Nabigatzailea

BarraEstandarrean, egin klik

Icon

Erakutsi/Ezkutatu nabigatzailea


Iradokizun-ikonoa

Sakatu Ctrl+Shift+F5 Nabigatzailea irekitzeko diapositiba-aurkezpena exekutatzen ari zarenean.


Erakuslea

Saguaren erakuslea arkatz bihurtzen du, eta hori diapositiba-aurkezpenetan diapositibetan idazteko erabil dezakezu. Arkatzaren kolorea alda dezakezu.

Ikonoa

Erakuslea

Lehen diapositiba

Aurkezpenaren lehen diapositibara jauzi egiten du.

Ikonoa

Lehen orrialdea

Aurreko diapositiba

Aurkezpenaren aurreko diapositibara doa.

Ikonoa

Aurreko diapositiba

Hurrengo diapositiba

Aurkezpenaren hurrengo diapositibara doa.

Ikonoa

Hurrengo diapositiba

Azken diapositiba

Aurkezpenaren azken diapositibara jauzi egiten du.

Ikonoa

Azken diapositiba

Arrastatze modua

Diapositibak eta zehaztutako objektuak diapositiba aktibora arrastatu eta han jaregiten ditu. Gordetako fitxategiko diapositibak eta objektuak bakarrik txerta ditzakezu. Zehaztutako objektuak kopia gisa bakarrik txerta ditzakezu.

Ikonoa

Txertatu hiperesteka gisa

Ikonoa

Txertatu esteka gisa

Ikonoa

Txertatu kopia gisa

Txertatu hiperesteka gisa

Diapositibak hiperesteka gisa (URL) txertatzen ditu diapositiba aktiboan.

Txertatu esteka gisa

Diapositibak esteka gisa txertatzen ditu diapositiba aktiboan.

Txertatu kopia gisa

Diapositiba edo zehaztutako objektuaren kopia txertatzen du diapositiba aktiboan.

Erakutsi formak

Azpimenuan, forma guztien zerrenda edo soilik izendatutako formak bistaratzea aukera dezakezu. Erabili arrastatu eta jaregin zerrendako formak berrordenatzeko. Fokoa diapositiba batean badago eta Tabuladorea tekla sakatzen baduzu, ordenako hurrengo forma hautatuko da.

Lehendik dauden diapositibak

Erabilgarri dauden diapositibak zerrendatzen ditu. Egin klik bikoitza diapositiban diapositiba aktibo bihurtzeko.

Irekitako dokumentuak

Erabilgarri dauden LibreOffice fitxategiak zerrendatzen ditu. Hautatu fitxategi bat txerta dezakezun edukia ikusteko.