Esportatu

Aurkezpena edo marrazkia esportatzen du eta esportatzeko aukerak ezartzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Esportatu


Ondorengo fitxategi-formatuek esportazio-aukera osagarriak eskaintzen dituzte Gorde sakatutakoan:

HTML dokumentua, JPEG, SVM/WMF/PICT/MET, BMP, GIF, EPS, PNG, PBM, PPM, PGM.

"Macromedia Flash (SWF)" hautatzen baduzu fitxategi-formatu gisa, uneko Impress edo Draw dokumentua Macromedia Flash formatura esportatuko da.

"HTML dokumentua" aukeratzen baduzu fitxategi-formatu gisa, HTML esportazioaren morroia agertuko da. Morroiak esportazio-prozesuan gidatuko zaitu, eta aurkezpeneko irudiak GIF edo JPG formatuan gordetzeko aukera eskaintzen du.

Esportatu elkarrizketa-koadroa

Inportazio- eta esportazio-iragazkiei buruzko informazioa