Pertsonalizazioa

Mozilla Firefox aplikaziorako erabilgarri dauden gai berak erabilita pertsonalizatu daiteke LibreOffice. Leihoaren goialdean eta behealdean atrakatutako tresna-barrek hautatutako gaia bistaratuko dute atzeko planoan.

Iradokizun-ikonoa

Mozilla Firefox gaiak Mozillaren webgunean daude eskuragarri, honako helbidean: https://addons.mozilla.org/en-US/firefox/themes/.


Iradokizun-ikonoa

Firefoxekin bateragarria den edozein gaik funtzionatuko du LibreOffice aplikazioarekin. Hala ere, gai guztiek ez dute ikusizko emaitza onak eskainiko. Itxura beteegia badu, ikonoen eta menuen irakurgarritasuna oztopatu dezake.


Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Pertsonalizazioa.


Firefox gaiak:

Honako aukerak erabil daitezke:

Itxura lehenetsia, ez erabili gaiak

Tresna-barren atzeko planoak zure mahaiganeko ingurunearen ezarpenen atzeko planoa hartzen du. Hori da aukera lehenetsia LibreOffice aplikazioan.

Aurreinstalatutako gaia (erabilgarri badago)

Sistemaren gaia bistaratzen du, erabilgarri badago. Zure sistema-administratzaileak gai blobala (sistema osorako) instalatu ahal izan du, LibreOffice instalatzean. Aukera honek hura bistaratuko du.

Norberaren gaia

Hautatu aukera hau "Hautatu Firefox gaia" elkarrizketa-koadroa irekitzeko eta zure gaia aukeratzeko.

'Hautatu Firefox gaia' elkarrizketa-koadroa

Elkarrizketa-koadro horrek gai zehatz bat instalatzea ahalbidetzen dizu eta Mozilla Firefox gaien webguneko beste hainbat gairen ikuspegia eskaintzen dizu.

Bilaketa pertsonalizatua

Idatzi edo itsatsi gaiaren web-orriko URLa. URLa eskuratzeko, joan zure nabigatzailearekin gaiaren web-orrira eta kopiatu nabigatzailearen helbide-barran ageri den URLa. Ondoren, itsatsi hura elkarrizketa-koadroaren testu-koadroan. Sakatu Bilatu botoia, gaia LibreOffice aplikaziora deskargatu eta instalatzeko.

Iradokitako gaiak, kategorien arabera

Botoietan bistaratutako kategorietan oinarrituta, bederatzi gairen ausazko sorta bat erakusten du.

Sakatu bost botoietako bat, botoiari dagokion kategoriako ausazko bederatzi gai bistaratzeko azpiko irudi-arean.

Bistaratutako gaietako bat hautatzeko, egin klik bere irudian eta sakatu Ados.

Abisu-ikonoa

Gaiak Mozilla Firefoxen gaien webgunetik atzitzen direnez, tartetxo bat itxaron behar izango duzu bederatzi gaien irudiak bete daitezen. Mesedez, izan eraman onekoa.