Lineako eguneratzea

LibreOffice aplikazioaren lineako eguneratzeen jakinarazpen automatikoen eta deskargen zenbait aukera zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Lineako eguneratzea.


Egiaztatu eguneratzeak dauden automatikoki

Markatu eguneratzeak dauden aldian behin egiaztatzeko, ondoren hautatu LibreOffice aplikazioak zenbatero gauzatuko duen egiaztatze hori. Egunean, astean edo hilabetean behin egingo du egiaztapena LibreOffice(e)k, Interneteko konexioren bat antzematen badu. Internetera proxy zerbitzari baten bitartez konektatuta bazaude, ezarri proxy-a - Internet - Proxy-a atalean.

Eguneratzeren bat erabilgarri badago, menu-barrako ikono batek laguntza-burbuila bat erakutsiko du, azalpen batekin. Egin klik ikono horretan aurrera jarraitzeko.

Egiaztapena desgaitzen baduzu, ikonoa kendu egingo da menu-barratik.

Ohar-ikonoa

Instalatzeko hauta edo desauta daitekeen modulu bat da Lineako Eguneratzea. Hautatu instalazio pertsonalizatua LibreOffice suitearen konfigurazioan.


Egunero

Egunean behin begiratuko du.

Astero

Astean behin begiratuko du. Hau da ezarpen lehenetsia.

Hilean behin

Hilean behin begiratuko du.

Begiratu orain

Oraintxe begiratuko du.

Deskargatu eguneratzeak automatikoki

Gaitu eguneratzeen deskarga automatikoak, zehaztutako karpetara.

Deskargaren helburua

Deskargatutako fitxategientzat hautatutako karpeta bistaratzen du.

Aldatu

Egin klik fitxategiak deskargatzeko karpeta bat aukeratzeko.