Konfigurazio aurreratua

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak – Aukerak – LibreOffice – Aurreratua – Konfigurazio aurreratua


'Konfigurazio aurreratua' elkarrizketa-koadroa irekitzen du, LibreOffice modu aurreratuan konfiguratzeko.'Konfigurazio aurreratua' koadroak LibreOffice aplikazioaren ehunka konfigurazio-hobespen aldatzea ahalbidetzen dio erabiltzaileari, eta horietako gehienak ez daude eskuragarri erabiltzaile-interfazean edo aukeren elkarrizketa-koadroetan.

Abisu-ikonoa

'Konfigurazio aurreratua' leihoak zure LibreOffice erabiltzaile-profilean kalteak egin ditzaketen konfigurazio-hobespenak atzitzea, editatzea eta gordetzea ahalbidetzen du. Zure LibreOffice erabiltzaile-profila desegonkortu dezake edo erabiliezin bihur dezake. Erabili ezazu, zertan ari zaren badakizu soilik.


Iradokizun-ikonoa

Konfigurazio aurreratuak ez du aldatzen LibreOffice aplikazioaren sistema-instalazioa zure ordenagailuan.


Testu-bilaketarako sarrera-area

Idatzi testu-arean bistaratu nahi duzun hobespena. Ondoren, sakatu 'Bilatu' botoia.

'Bilatu' botoia

Sakatu zure hobespen-testua 'Hobespenak' zuhaitzean bilatzeko.

'Hobespenak' zuhaitza

Hobespenak ordena hierarkikoa jarraituz zerrrendatzen du, zuhaitz-diseinua erabilita. Adarrak irekitzeko, egin klik bikoitza (+) ikurrean. Hobespena zuhaitzean ikusten denean, hura editatu ahal izango duzu.

Hobespen-izena

Hobespenaren izena

Propietatea

Hobespenaren propietatearen izena erakusten du.

Mota

Propietate mota definitzen du. Baliozko motak honakoak dira:

Balioa

Propietatearen uneko balioa.

Editatu

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du hobespena editatzeko.

Iradokizun-ikonoa

Klik bikoitza egin daiteke hobespen-lerroan, propietatearen uneko balioa editatzeko.


Berrezarri

Desegin orain arte elkarrizketa-koadro honetan egindako aldaketak.