Konexioak

Datu-iturburuen konexioak nola elkarbiltzen diren definitzen du.

Une honetan behar ez dituzun Konexioak berehala ezabatu beharrean, denbora jakin batez libratzeko konfigurazioa egin dezakezu hemen. Denbora horretan datu-iturburuen konexio berri bat behar bada, konexio librea erabili daiteke xede horretarako.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice Base - Konexioak.


Konexio-pool-a

Konexio-elkarbiltzea gaituta

Hautatutako konexioak elkarbildu ala ez zehazten du.

LibreOffice(e)k ezagutzen dituen kontrolatzaileak

Definitutako konexio-datuen eta kontrolatzaileen zerrenda bistaratzen du.

Uneko kontrolatzailea

Unean hautatutako kontrolatzailea zerrendaren azpialdean bistaratzen da.

Gaitu elkarbiltzea kontrolatzaile honentzat

Hautatu zerrendako kontrolatzaile bat eta hautatu Gaitu elkarbiltzea kontrolatzaile honentzat kontrol-laukia bere konexioa elkarbiltzeko.

Denbora-muga (segundotan)

Konexioa askatu aurretik iragango den denbora segundotan definitzen du. Denbora hori 30 eta 600 segundo artekoa izango da.