Hizkuntzak

Dokumentuetarako hizkuntza lehenetsiak eta beste ezarpen lokal batzuk definitzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak.


Abisu-ikonoa

Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatutak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro 'Aukerak' elkarrizketa-koadroa.


Hizkuntza

Erabiltzaile-interfazea

Hautatu zein hizkuntza erabiliko den erabiltzaile-interfazean, adibidez menuetan, elkarrizketa-koadroetan eta laguntza-fitxategietan. Gutxienez hizkuntza-pakete bat gehiago instalatuta izan behar da, edo LibreOffice aplikazioaren hizkuntza anitzeko bertsio bat.

"Lehenetsia" sarrerak sistema eragilearen erabiltzaile-interfazeko hizkuntza hautatzen du. Hizkuntza hori ez badago erabilgarri LibreOffice instalazioan, LibreOffice instalatzean erabilitako hizkuntza izango da lehenetsia.

Ezarpen lokala

Zure herrialdeari dagokion eskualde-ezarpena zehazten du. Numerazioaren, monetaren eta neurri-unitateen ezarpenetan izango du eragina.

"Lehenetsia" sarrerak sistema eragilerako hautatuta dagoen eskualde-ezarpena hautatzen du.

Eremu honetako aldaketak berehala aplikatzen dira. Dena den, dokumentua berriro kargatzean bakarrik aldatuko dira lehenespenez formateatutako zenbait formatu.

Dezimal-bereizlearen tekla - Ezarpen lokalaren berdina

Zenbakizko teklatuari dagokion tekla sakatzean zure sisteman ezarritako dezimal-bereizlearen tekla erabiliko dela zehazten du.

Kontrol-laukia aktibatuta badago, "Ezarpen lokala bezalakoa" eremuaren ondoren agertzen den karakterea zenbakizko teklatuan tekla sakatzen duzunean txertatuko da. Kontrol-lauki hau ez badago aktibatuta, zure softwareko teklatu-kontrolatzaileak eskaintzen duen karakterea txertatuko da.

Moneta lehenetsia

Moneta-formatuan eta moneta-eremuetan erabiltzen diren moneta lehenetsiak zehazten ditu. Eskualde-ezarpena aldatzen baduzu, moneta lehenetsia automatikoki aldatuko da.

Sarrera lehenetsia hautatutako ezarpen lokalari esleitutako moneta-formatuari aplikatzen zaio.

Moneta lehenetsia eremuan egindako aldaketak irekitako dokumentu guztietan aplikatuko dira eta dokumentu horietan moneta-formatua kontrolatzen duten elkarrizketa-koadro eta ikonoetan ere dagozkien aldaketak egingo dira.

Data onartzeko ereduak

Uneko eskualde-ezarpenak data onartzeko dituen ereduak zehazten ditu. Calc kalkulu-orriek eta Writer taula-gelaxken sarrerek eskualde-ezarpenaren araberako data onartzeko ereduekin bat etorri behar dute, datak baliozko data gisa hartuak izan daitezen. Eskualde-ezarpen lehenetsiaren araberako data onartzeko ereduak konpilazioaren unean sortzen dira, baina koadro honetan gehiago sartu daitezke edo horiek aldatu daitezke.

Hemen definitu diren data onartzeko ereduez gain, eskualde-ezarpen guztiek onartzen dute ISO 8601 U-H-E eredua, eta LibreOffice 3.5 bertsiotik aurrera, UUUU-HH-EE formatua ere aplikatzen da.

Sinatxia: U urtea da, H hilabetea da, eta E eguna da, berdin dio zein den eskualde-ezarpena.

Dokumentuen hizkuntza lehenetsiak

Ortografia-egiaztatze, sinonimoen hiztegi eta hitz-zatiketaren hizkuntzak zehazten ditu.

Dokumentuen hizkuntza hautatzea

Abisu-ikonoa

Hautatutako hizkuntzaren ortografia-egiaztatzeak funtziona dezan, hari dagokion hizkuntza-modulua instalatuta izan behar da. Hizkuntza-sarrerak hautamarka izango du hizkuntza horren ortografia-egiaztatzea aktibatuta badago.


Mendebaldekoa

Mendebaldeko alfabetoetan ortografia egiaztatzeko erabilitako hizkuntza zehazten du.

Asiarra

Asier alfabetoetan ortografia egiaztatzeko erabilitako hizkuntza zehazten du.

CTL

Testu-diseinu konplexuko hizkuntzetan ortografia egiaztatzeko erabilitako hizkuntza zehazten du.

Uneko dokumentuarentzat soilik

Hizkuntza lehenetsien ezarpenek uneko dokumenturako soilik balio dutela zehazten du.

Hizkuntzen euskarri hobetua

Erakutsi Asia ekialdeko idazkeren interfaze-elementuak

Asiako hizkuntzen euskarria aktibatzen du. Orain Asiako hizkuntzen ezarpenak alda daitezke LibreOffice(e)n.

Txineraz, japonieraz edo koreeraz idatzi nahi baduzu, erabiltzailearen interfazean hizkuntza hauen euskarria aktiba dezakezu.

Erakutsi bi noranzko idazkerarako interfaze-elementuak

Testu-diseinu konplexuen euskarria aktibatzen du. Horri esker, testu-diseinu konplexuari dagozkien ezarpenak aldatu daitezke LibreOffice(e)n.

Testu-diseinu konplexua erabiltzen duten hizkuntzak

Ezikusi sistemaren sarrera-hizkuntza

Sistemaren sarrerako hizkuntza/teklatuan egindako aldaketak ez ikusiko diren adierazten du. Ez ikusten badira, testu berria idazten denean, testu horrek dokumentuaren edo uneko paragrafoaren hizkuntzaren arauak jarraituko ditu, ez sistemaren uneko hizkuntzarenak.

Abisu-ikonoa

Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatutak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro 'Aukerak' elkarrizketa-koadroa.