Kolore lehenetsiak

Datu-errenkadei koloreak esleitzen dizkie. Diagrama berri guztietan soilik aplikatuko dira ezarpenok.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - Diagramak - Kolore lehenetsiak.


Diagrama-koloreak

Datu-serieetarako erabilgarri dauden kolore guztiak bistaratzen ditu. Hautatu datu-serie bat haren kolorea aldatzeko. Hautatu kolorea alboko kolore-taulan.

Kolore-taula

Hautatutako datu-errenkaden kolorea aldatzeko erabiltzen da taula hau. Adibidez, 6. datu-errenkada hautatuko bazenu eta ondoren klik egin 8. berdean, datu-errenkadaren lehengo kolorea ordeztuko luke 8. berdeak. Hautatutako kolorearen izena kolore-taularen behealdean agertuko da.

Lehenetsia

Programa instalatu zenean definitu ziren kolore-ezarpenak berrezartzen ditu.

Abisu-ikonoa

Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatutak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro 'Aukerak' elkarrizketa-koadroa.