Ezarpenak
Dokumentu guztietarako balioko duten formula-ezarpenak definitzen ditu.
Inprimatzeko aukerak
Titulua
Inprimaketan dokumentuaren izena gehitu nahi duzun zehazten du.
Formularen testua
Komandoak leihoko edukia inprimaketaren behealdean jarri behar den ala ez zehazten du.
Ertza
Ertz mehe bat aplikatzen dio formula-areari inprimaketan.Izenburua eta Formula-testua marko baten barruan sartuko dira kontrol-laukia aktibo dagoenean soilik.
Inprimatzeko formatua
Jatorrizko tamaina
Uneko letra-tamaina doitu gabe inprimatuko du formula. Formulak handiak direnean, beharbada komando-testuaren zati bat moztu egingo da.
Doitu tamainari
Inprimatzeko erabiltzen den orrialde-formatuaren arabera doitzen du formula. Inprimatzeko paper-formatuak zehaztuko du tamaina erreala.
Eskala
Inprimatutako formularen tamaina txikitu edo handitzen du zehaztutako handitze-faktorearen arabera. Idatzi handitze-faktorea zuzenean Eskala biratze-botoian, edo ezarri balioa gezi-botoien bidez.
Beste aukera batzuk
Ez ikusi egin ~ eta ' ikurrei lerro-amaieran
Zuriune-komodinak lerro baten bukaeran badaude kendu egingo direla zehazten du. LibreOffice aplikazioen aurreko bertsioetan, horrelako karaktereak lerro baten amaieran jarriz gero, formularen eskuineko ertza ez zen mozten inprimatzean.
Erabilitako ikurrak soilik kapsulatu (fitxategi-tamaina txikiagoa)
Formuletan erabilitako ikurrak soilik gordetzen ditu. Aurreko LibreOffice bertsioetan, formula bakoitzean ikur guztiak gordetzen ziren.