Inprimatu
Marrazki- edo aurkezpen-dokumentu baten inprimatze-ezarpenak zehazten ditu.
Inprimatu
Orrialde-marjinan inprimatu behar diren elementu osagarriak definitzen ditu.
Orrialde-izena
Orrialde-izena inprimatuko den zehazten du.
Data
Uneko data inprimatuko den zehazten du.
Ordua
Uneko ordua inprimatuko den zehazten du.
Ezkutuko orrialdeak
Aurkezpenean ezkutuan dauden orrialdeak inprimatuko diren zehazten du.
Kalitatea
Ikus halaber Zuri-beltzean inprimatzea.
Lehenetsia
Jatorrizko koloreak inprimatu nahi diren zehazten du.
Gris-eskala
Koloreak gris-eskalan inprimatu nahi diren zehazten du.
Zuri-beltza
Dokumentua zuri-beltzean inprimatu nahi den zehazten du.
Orrialdearen aukerak
Definitu orrialdeak inprimatzeko aukera gehigarriak.
Lehenetsia
Inprimatzean orrialdeak gehiago eskalatu nahi ez dituzula zehazten du.
Doitu orrialdeari
Uneko inprimagailuaren marjinetatik kanpo dauden objektuak txikitu behar diren ala ez zehazten du, inprimagailuko paperean sar daitezen.
Orrialdeak lauza moduan
Orrialdeak lauza modura inprimatu behar direla zehazten du. Orrialdeak edo diapositibak papera baino txikiagoak badira, hainbat orrialde edo diapositiba paperezko orrialde batean inprimatuko dira.
Liburuxka
Dokumentua liburuxka modura inprimatzeko, hautatu Liburuxka aukera . Liburuxkaren aurrealdea, atzealdea edo bi aldeak inprimatu nahi dituzun aukera dezakezu.
Aurrealdea
Hautatu Aurrea liburuxka baten aurrealdea inprimatzeko.
Atzera
Hautatu Atzea liburuxka baten atzea inprimatzeko.
Paper-erretilua inprimatze-ezarpenetatik
Erabiliko den paper-erretilua inprimagailu-ezarpenetan definitutakoa dela zehazten du.