Ikusi

Erabilgarri dauden bistaratze-moduak zehazten ditu. Bistaratze alternatiboa hautatuta, pantailako bistaratzea azkartu dezakezu, zure aurkezpena editatzen ari zarenean.

Bistaratu

Erregelak ikusgai

Laneko arean goian eta ezkerrean erregelak bistaratuko diren zehazten du.

Laguntza-lerroak mugitzean

Objektu bat mugitzean gidak bistaratuko diren zehazten du.

LibreOffice aplikazioak hautatutako objektuaren laukitik ateratzen diren puntu-gidak sortzen ditu. Gida horiek laneko area osoa barne hartzen dute eta objektua kokatzen lagunduko dizute.

Aurkezpen- edo marrazki-dokumentu bat irekita badago funtzio honetara horrela ere sar zaitezke: ikono barrako Aukerak eremuan.

Kontrol-puntu guztiak BĂ©zier editorean

BĂ©zier puntu guztien kontrol-puntuak bistaratzen ditu, aurretik BĂ©zier kurba bat hautatu baduzu. Kontrol-puntu guztiak BĂ©zier editorean aukera ez bada hautatu, hautatutako BĂ©zier puntuen kontrol-puntuak soilik egongo dira ikusgai.

Objektu indibidual bakoitzaren ingerada

LibreOffice aplikazioak objektu indibidual bakoitzaren ingerada-marra bistaratzen du objektu hau lekuz aldatzean. Objektu indibidual bakoitzaren ingeradaaukera gaituta, helburuko kokalekuan objektu indibidualek gainerako objektuekin gatazkarik duten ikusi ahal izango duzu. Objektu indibidual bakoitzaren ingerada aukera ez baduzu hautatzen, LibreOffice(e)k hautatutako objektu guztiak barne hartzen dituen ingerada karratu bat bistaratuko du soilik.