LibreOffice Impresseko aukerak

Aurkezpen-dokumentu sortu berrien hainbat ezarpen definitzen ditu, adibidez: bistaratu behar den edukia, erabili den neurri-unitatea, saretarik erabiliko den ala ez eta nola, oharrak eta prospektuak beti inprimatuko diren.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki aurkezpen-dokumentu bat, eta aukeratu - LibreOffice Impress.


Orokorra

Marrazki- edo aurkezpen-dokumentuen aukera orokorrak definitzen ditu.

Ikusi

Erabilgarri dauden bistaratze-moduak zehazten ditu. Bistaratze alternatiboa hautatuta, pantailako bistaratzea azkartu dezakezu, zure aurkezpena editatzen ari zarenean.

Sareta

Objektuak sortzeko eta lekuz aldatzeko saretaren ezarpenak definitzen ditu.

Inprimatu

Marrazki- edo aurkezpen-dokumentu baten inprimatze-ezarpenak zehazten ditu.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.