Inprimatu

Kalkulu-orriaren inprimatzeko ezarpenak zehazten ditu

- LibreOffice Calc - Inprimatu aukerak kalkulu-orri guztien ezarpenak definitzen ditu. Uneko dokumenturako ezarpenak soilik definitzeko, aukeratu Fitxategia - Inprimatu, eta ondoren sakatu Aukerak botoia.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice Calc - Inprimatu.


Orrialdeak

Ez inprimatu orrialde hutsak

Gelaxka-edukirik edo marrazki-objekturik ez duten orrialde hutsak ez direla inprimatuko zehazten du. Gelaxka-atributuak, esaterako ertzak edo atzeko planoko koloreak, ez dira edukitzat hartzen. Orrialde hutsak ez dira kontutan hartzen orriak zenbatzean.

Orriak

Hautatutako orriak bakarrik inprimatu

Haututako orrien edukiak soilik inprimatuko direla zehazten du, nahiz eta Fitxategia - Inprimatu edo Formatua - Inprimatze-barrutiak elkarrizketa-koadroan barruti zabalagoa zehaztu. Hautatu ez diren orrietako edukiak ez dira inprimatuko.

Iradokizun-ikonoa

Hainbat orrialde hautatzeko egin klik orrialdeen izenetan laneko areako azpiko marjinan Ctrl tekla sakatuta mantentzen den bitartean.