Ordenatze-zerrendak

Erabiltzaileak definitutako zerrenda guztiak bistaratuko dira Ordenatze-zerrendakelkarrizketa-koadroan. Zeure zerrendak definitu eta editatu ahal izango dituzu. Ordenatze-zerrenda gisa testuak erabil daitezke soilik, eta ez zenbakiak.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki kalkulu-orri bat, eta aukeratu - LibreOffice Calc - Ordenatze-zerrendak.


Zerrendak

Zerrenda erabilgarri guztiak bistaratzen ditu. Zerrenda horiek editatu egin daitezke.

Sarrerak

Unean hautatutako zerrendaren edukia bistaratzen du. Eduki hori editatu egin daiteke.

Kopiatu zerrenda hemendik:

Kalkulu-orria eta kopiatu beharreko gelaxkak definitzen ditu, Zerrendak koadroan sartu beharrean. Kalkulu-orrian unean hautatutako barrutia da lehenetsia.

Kopiatu

Kopiatu zerrenda hemendik koadroko gelaxken edukia kopiatzen du. Erlazionatutako errenkada eta zutabeen erreferentzia bat hautatzen baduzu, Kopiatu zerrenda elkarrizketa-koadroa agertzen da botoia sakatu ondoren. Elkarrizketa-koadro hau erabil dezakezu erreferentzia errenkadaka edo zutabeka zerrenda bihurtuko den definitzeko.

Berria/Baztertu

Zerrenda berri baten edukia sartzen du Sarrerak koadroan. Botoi hau aldatu egingo da: Berria zena Baztertubihurtuko da eta zerrenda berria ezabatzeko aukera emango dizu.

Gehitu/Aldatu

Zerrenda berri bat gehitzen dio Zerrendak koadroari. Zerrenda hau editatu nahi baduzu Sarrerak koadroan, Gehitu botoia Aldatubihurtuko da eta aldatutako zerrenda berria sartu ahal izango duzu.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.