Bateragarritasuna

Testu-dokumentuen bateragarritasun-ezarpenak zehazten ditu. Microsoft Word dokumentuak inportatzeko LibreOffice aplikazioak dituen aukerak doitzen laguntzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki testu-dokumentu bat, aukeratu - LibreOffice Writer - Bateragarritasuna.


Ohar-ikonoa

Hemen definitutako ezarpen batzuek uneko dokumenturako balio dute eta dokumentu bakoitzean banan-banan definitu behar dira.


Erabili inprimagailuaren parametroak dokumentuari formatua emateko

Inprimagailuaren neurriak bai inprimatzeko bai pantaila-bistaratzea formateatzeko aplika daitezela zehazten du. Kontrol-lauki hau hautatu gabe badago, inprimagailuaren diseinu independentea erabiliko da dokumentua pantailan bistaratzerako eta inprimatzeko.

Ohar-ikonoa

Uneko dokumenturako aukera hau ezartzen baduzu eta ondoren dokumentua gorde, adibidez, aurreko formatu bitar batean, aukera hau ez da gordeko. Aurreko formatu batekin irekitzen baduzu fitxategia, aukera hau lehenespenez ezarriko da.


Gehitu tartea paragrafoen eta taulen artean

LibreOffice Writer aplikazioan paragrafoen arteko tartea ez da definitzen Microsoft Word dokumentuetan bezala. Bi paragrafo edo taulen artean tartea definitu baduzu, tartea dagokion Microsoft Word dokumentuan ere gehituko da.

LibreOffice Writer testu-dokumentuetan paragrafoen eta taulen artean Microsoft Word aplikazioarekin bateragarriak diren tarteak gehituko diren zehazten du.

Gehitu paragrafoen eta taulen tarteak orrialdeen goialdean

Orrialde edo zutabe baten hasieran ere efektiboa izango den hasierako paragrafo-tartea jarri behar den zehazten du, paragrafoa dokumentuaren hasierako orrian dagoenean. Gauza bera orrialde-jauziei dagokienez.

Ohar-ikonoa

Word dokumentu bat inportatzen baduzu, tarteak automatikoki gehituko dira bihurtzean.


Erabili OpenOffice.org 1.1 tabulazio-formatua

Eskuineko marjina gainditzen duten tabulazioetan testua nola lerrokatu, hamartarren tabulazioa nola maneiatu eta lerro-jauzi baten ondoan dauden tabulazioak nola maneiatu zehazten du. Kontrol-lauki hau hautatuta ez badago, tabulazioak beste Office aplikazio batzuetan bezala kudeatuko dira.

Writerren uneko bertsioarekin sortutako testu-dokumentuetan, tabulazioen kudeaketa berria lehenespenez erabiltzen da. StarOffice 8 edo OpenOffice.org 2.0 bertsioa baino zaharragoak diren Writerreko bertsioekin sortutako dokumentuetan, tabulazioen lehengo kudeaketa aplikatzen da.

Ez gehitu tarte estrarik testuko lerroen artean

Testuko lerroen artean ez dela zuriunerik jartzen (tarte gehigarririk) zehazten du, nahiz eta erabiltzen den letra-tipoak zuriuneak gehitzeko atributua izan.

Writerren uneko bertsioarekin sortutako testu-dokumentuetan, zuriuneak gehitzeko atributua lehenespenez erabiltzen da. StarOffice 8 edo OpenOffice.org 2.0 bertsioa baino zaharragoak diren Writerreko bertsioekin sortutako dokumentuetan, zuriuneak gehitzeko atributua ez da erabiltzen.

Erabili OpenOffice.org 1.1 lerroartea

Aukera hau ez bada hautatu, testu-lerroetan lerro proportzionalak jartzeko formatua emateko prozesu berri bat aplikatuko da. Aukera hau hautatu bada, testu-lerroetan lerro proportzionalak jartzeko formatua emateko aurreko prozesua aplikatuko da.

Writerren uneko bertsioarekin eta Microsoft Word aplikazioaren bertsio berrienekin sortutako testu-dokumentuetan, prozesu berria erabiltzen da. StarOffice 8 edo OpenOffice.org 2.0 bertsioa baino zaharragoak diren Writer bertsioekin sortutako dokumentuetan, aurreko prozesua erabiltzen da.

Gehitu paragrafoen eta taulen tartea taulako gelaxken behealdean

Beheko tartea paragrafoan gehitzen dela zehazten du, nahiz eta taulako gelaxka bateko azken paragrafoa izan.

Aukera desaktibatuta badago, taula-gelaxkak StarOffice 8 edo OpenOffice.org 2.0 baino zaharragoak diren Writer bertsioetan egiten zen bezala formateatuko dira. Aukera aktibatuta badago, taula-gelaxkei formatua emateko metodo alternatiboa aplikatuko da. Aukera aktibatuta dago, modu lehenetsian, LibreOffice aplikazioarekin sortutako dokumentu berrietarako eta Microsoft Word formatutik inportatutako dokumentuetarako.

Erabili OpenOffice.org 1.1 objektu-kokatzea

Karaktere edo paragrafo batean ainguratutako elementu mugikorren kokalekua nola kalkulatu zehazten du, paragrafo-tartearen goialdearekiko eta behealdearekiko.

Aukera hau aktibatuta badago, StarOffice 8 edo OpenOffice.org 2.0 produktuen aurreko Writerren bertsioetan bezala kokatuko dira objektu mugikorrak. Aukera hau desaktibatuta badago, objektu mugikorrak beste metodo bat erabiliz kokatzen dira. Metodo hori Microsoft Word aplikazioak erabiltzen duen metodoaren antzekoa da.

Aukera desaktibatuta egongo da dokumentu berrietarako. OpenOffice.org 2.0 baino zaharragoa den Writer dokumentuetan, aukera aktibatuta egongo da.

Erabili StarOffice 6.0/7 -en inguruko objektuen testu-egokitzea

Microsoft Word eta Writer aplikazioek planteamendu desberdinak dituzte pantailako elementu mugikorren inguruko objektuetan testua egokitzeko. Pantailako elementu mugikorrak Writerren markoak eta marrazki-objektuak dira eta Microsoft Worden objektuak dira: 'testu-koadroa', 'grafikoa', 'markoa', 'irudia' etab.

Microsoft Word eta Writer aplikazioen uneko bertsioetan, orriaren goiburuaren/orri-oinaren edukia eta oin-oharraren/amaiera-oharraren edukia ez da egokitzen pantailako objektu mugikorren inguruan. Testu-gorputzaren edukia orri-goiburuan ainguratutako pantailako objektu mugikorren inguruan egokitzen da.

StarOffice 8 edo OpenOffice.org 2.0 bertsioen aurreko Writer bertsioetan, aurkakoa gertatzen zen.

Aukera hau aktibatuta ez badago (hori da ezarpen lehenetsia), testu-egokitze berria aplikatuko da. Aukera hau aktibatuta badago, aurreko testu-egokitzea aplikatuko da.

Kontuan hartu egokitze-estiloa objektuak kokatzean

Karaktere edo paragrafo batean ainguratutako objektu mugikorrak kokatzeko prozesu konplexuak nolakoa izan behar duen zehazten du. StarOffice 8 edo OpenOffice.org 2.0 baino zaharragoak diren Writerreko bertsioetan, prozesu iteratibo bat erabiltzen zen, baina egungo bertsioetan zuzeneko prozesu bat erabiltzen da. Microsoft Word aplikazioaren antzeko prozesua egiten da.

Aukera hau desaktibatuta badago, objektuak kokatzeko lehengo LibreOffice prozesu iteratiboa erabiltzen da. Aukera hau aktibatuta badago, zuzeneko prozesu berria erabiltzen da Microsoft Word aplikazioko dokumentuekin bateragarritasuna ziurtatzeko.

Hedatu hitzen arteko tartea lerroetan, paragrafo justifikatuetan eskuzko lerro-jauziak txertatuz

Gaituta badago, Writerrek tartea gehitzen du hitzen artean, paragrafo justifikatuetan Shift+Enter tekla-konbinazioarekin amaitzen diren lerroetan. Desgaituta badago, hitzen arteko tartea ez da hedatuko lerroak justifikatzeko.

Ezarpen hori lehenespenez aktibatuta dago .odt testu-dokumentuetarako. Dokumentuarekin batera gorde eta kargatuko da .odt testu-dokumentuaren formatuan. Ezarpen hau ezin da gorde .sxw testu-dokumentu zaharretan eta, beraz, ezarpen hau desaktibatuta egoten da .sxw testu-dokumentuetan.

Onartu marra zuriak PDF orrien atzeko planoetan, dokumentu zaharrekin bateragarri izateko

Erabili LibreOffice 4.3 bertsioaren ainguratze-margotze ordena eta onartu PDF orrialdeen atzeko planoan ager daitezkeen lerro zuriak, dokumentu zaharretatik sortuak.

Erabili lehenetsi gisa

Egin klik fitxa honetan erabiltzen diren uneko ezarpenak lehenetsiak izateko LibreOffice(r)en hurrengo saioetan.

Fabrikako balio lehenetsiak hauek dira. Aukera hauek daude gaituta, baina beste aukera hauek ez:

  1. Gehitu tartea paragrafoen eta taulen artean

  2. Gehitu paragrafoen eta taulen tarteak orrialdeen goialdean

  3. Gehitu paragrafoen eta taulen tartea taulako gelaxken behealdean

  4. Hedatu hitzen arteko tartea lerroetan, paragrafo justifikatuetan eskuzko lerro-jauziak txertatuz