Oinarrizko letra-tipoak

Dokumentuen oinarrizko letra-tipoen ezarpenak zehazten ditu.

Oinarrizko letra-tipo asiarrak eta testu-diseinu konplexuko hizkuntzak ere aldatu daitezke, haien euskarria aktibatu bada - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak. aukeran.

Aurrez zehaztutako txantiloien oinarrizko letra-tipoak definitzen dira ezarpen hauen bidez. Testu-txantiloi lehenetsiak ere alda eta pertsonaliza ditzakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki testu-dokumentu bat, eta aukeratu - LibreOffice Writer - Oinarrizko letra-tipoak (mendebaldekoak).

Ireki testu-dokumentu bat, aukeratu - LibreOffice Writer - Oinarrizko letra-tipoak (asiarrak). Asiar hizkuntzen euskarriak gaituta egon behar du.


Oinarrizko letra-tipoak

Lehenetsia

Lehenetsia paragrafo-estiloan erabiliko den letra-tipoa zehazten du. Lehenetsia paragrafo-estiloaren letra-tipoa ia paragrafo-estilo guztietan erabiliko da, beste paragrafo-estilo batek beste letra-tipo bat esplizituki definitzen ez badu.

Tamaina

Letra-tipoaren tamaina zehazten du.

Izenburua

Goiburuetan erabiliko den letra-tipoa zehazten du.

Zerrenda

Zerrendetan eta numerazioetan eta haietatik eratorritako estiloetan erabiliko diren letra-tipoak zehazten ditu.

Testu-dokumentu bateko paragrafo bati zenbakiekin eta buletekin formatua emateko hautatzen duzunean, programak automatikoki esleitzen ditu paragrafo-estilo horiek.

Epigrafea

Irudien eta taulen epigrafeetan erabiliko den letra-tipoa zehazten du.

Aurkibidea

Indizeetan, indize alfabetikoetan eta taulen edukietan erabiliko den letra-tipoa zehazten du.

Estandarra

Elkarrizketa-koadroan dauden balioen ordez, lehenetsitako instalazio-balioak berrezartzen ditu.

Abisu-ikonoa

Ez da segurtasun-galderarik egiten balio lehenetsiak berrezarri aurretik.