HTML bateragarritasuna

HTML orrien ezarpenak definitzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - Kargatu/gorde - HTML bateragarritasuna.


Letra-tamainak

Erabili 1. tamaina eta 7. tamaina arteko biratze-botoiak, letra-tipoek <font size=1> eta <font size=7> HTML etiketen bitartez izango duten tamaina definitzeko.

Inportatu

HTML dokumentuak inportatzeko ezarpenak definitzen ditu.

Erabili 'Ingelesa (AEB)' zenbaki lokaletan

HTML orri batetik zenbakiak inportatzean, beharbada dezimalen bereizlea eta milakoen bereizlea ez dira bat etorriko HTML orriaren ezarpen lokalekin. Nolanahi ere, arbelak ez du ezarpen lokalari buruzko informaziorik edukitzen. Adibidez, "1.000" karakterek kopiatzen badituzu euskal web orri batetik, seguru asko "mila" esan nahiko dute, puntua milakoen bereizlea izan ohi baita euskararen ezarpen lokaletan. Web orri ingeles batetik kopiatzen badituzu karaktereak, aldiz, 1 zenbakia adieraziko dute, "bat koma zero zero zero", hain zuzen ere.

Markatuta ez badago, 'Aukerak' elkarrizketa-koadroan ezarritako Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntza - Ezarpen lokala aukeraren arabera interpretatuko dira zenbakiak. Markatuta badago, 'English (USA)' hizkuntzaren arabera interpretatuko dira.

Inportatu HTML etiketa ezezagunak eremu gisa

Hautatu kontrol-lauki hau LibreOffice(e)k ezagutzen ez dituen etiketak eremu gisa inportatzeko. Irekitze-etiketa baterako, HTML_ON eremu bat sortuko da etiketa-izenaren balioarekin. Itxiera-etiketentzat berriz, HTML_OFF eremu bat sortuko da. Eremu horiek etiketa bihurtuko dira HTML esportazioan.

Ez ikusi egin letra-tipoen ezarpenei

Inportatzean letra-tipoen ezarpen guztiei ez ikusi egiteko, markatu kontrol-lauki hau. HTML orri-estiloan definitutako letra-tipoak erabiliko dira.

LibreOffice Basic

HTML formatuan esportatzean, LibreOffice Basic-en argibideak kontuan hartzeko, markatu kontrol-lauki hau.

Aukera hau aktibatu behar duzu LibreOffice Basic scripta sortu aurretik, bestela ez baita txertatuko. LibreOffice Basic scriptak HTML dokumentuen goiburukoan kokatu behar dira. LibreOffice Basic IDEn makroa sortutakoan, HTML dokumentuaren iturburu-testuaren goiburukoan agertzen da.

Erakutsi abisua

Eremu hau markatuta badago, HTMLra esportatzean abisu bat bistaratuko da, lehendik dauden LibreOffice Basic makroak galdu egingo dituzula adierazteko.

Orrialde-diseinua

Eremu hau markatzen baduzu, uneko dokumentuaren inprimatze-diseinua ere esportatuko da (esaterako, orrialde-zenbakiak eta puntudun marra justifikatuak dituzten aurkibideak). LibreOffice, Mozilla Firefox eta MS Internet Explorer aplikazioek irakur ditzakete horrelako edukiak.

Ohar-ikonoa

HTML iragazkiak CSS2 (Cascading Style Sheets Level 2) onartzen du dokumentuak inprimatzeko. Gaitasun horiek erabilgarriak izan daitezen ezinbestekoa da orrialde-diseinuaren esportazioa aktibatuta egotea.


Irudi lokalak Internetera kopiatzea

Dokumentua Interneteko zerbitzarian FTP bidez kargatzean, dokumentuko irudiak ere kopiatzeko, hautatu kontrol-lauki hau. Dokumentua gordetzeko, erabili Gorde honela elkarrizketa-koadroa eta sartu URL osoa Interneteko fitxategi-izen gisa.

Karaktere-jokoa

Hautatu esportaziorako karaktere-joko egokia.

Abisu-ikonoa

Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatutak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro 'Aukerak' elkarrizketa-koadroa.