Segurtasuna
Dokumentuak gordetzeko, web konexioetarako eta makroak dituzten dokumentuak irekitzeko segurtasun-aukerak definitzen ditu.
Segurtasuneko aukerak eta abisuak
'Segurtasuneko aukerak eta abisuak' elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Web konexioen pasahitzak
Pasahitz maisu bat sar dezakezu, erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatzen duten guneetan erraz sartu ahal izateko.
Gorde pasahitza betirako web konexioentzako
Gaituta badago, LibreOffice aplikazioak modu seguruan biltegiratuko ditu web-zerbitzarietako fitxategiak atzitzeko erabiltzen dituzun pasahitz guztiak. Zerrendako pasahitzak atzitzeko, pasahitz maisua sartu beharko duzu.
Pasahitz maisu bidez babestua (gomendatua)
Markatu, konexio guztietako pasahitzak pasahitz maisu baten bidez babestu nahi badituzu.
Pasahitz maisua
'Sartu pasahitz maisua' elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Konexioak
Pasahitz maisua eskatzen du. Pasahitz maisua zuzena bada, 'Gordetako web konexioa' informazio-koadroa erakusten du.
'Gordetako web-konexioaren informazioa' elkarrizketa-koadroak aurrez sartu dituzun webguneen eta erabiltzaile-izenen zerrenda bat erakusten du. Edozein sarrera hauta dezakezu, eta zerrendatik kendu. Hautatutako sarreraren pasahitza ikus dezakezu.
Makro-segurtasuna
Doitu segurtasun-maila makroak exekutatzeko eta zehaztu makro-egile fidagarriak.
Makro-segurtasuna
Makroen segurtasuna elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Ziurtagiriaren bide-izena
Instalatutako gako-biltegien arteko bat aukeratzea ahalbidetzen du, ODF dokumentuak sinatzean edo PDF sinatuak esportatzean erabiliak izan daitezen. (Network Security Services NSS erabiltzen duten sistemetan soilik.)
Ziurtagiria
Ziurtagiriaren bide-izena elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
TSAk
Denbora-zigilu Autoritate (TSA) URL zerrenda bat mantentzea baimentzen dizu. TSAk digitalki sinatutako denbora-zigiluak sortzen dituzte (RFC 3161) eta aukeran sinatutako PDF baten esportazioan erabili daitezke.
TSAk
Denbora-zigilu Autoritateen URLak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.