Erabilerraztasuna
Aukera hauek LibreOffice programak erabilerrazago bihurtzen dituzte gutxi ikusten duten, mugitzeko arazoak dituzten eta beste ezgaitasun batzuk dituzten pertsonentzat.
Hainbat aukera
Erabilerraztasunaren aukerak ezartzen ditu.
Onartu teknologia-tresna laguntzaileak (programa berrabiarazi behar da))
Laguntza-tresnak erabil daitezke: kanpoko pantaila-irakurleak, Braille-rako gailuak edo hizketa ezagutzeko sarrera-gailuak. Java exekuzio-denborako inguruneak instalatuta egon behar du laguntza zerbitzua gaitu baino lehen.
Erabili testu-hautapenaren kurtsorea irakurtzeko soilik testu-dokumentuetan.
Kurtsorea irakurtzeko soilik dokumentuetan bistaratzen du.
Baimendu irudi animatuak
Grafiko animatuen aurrebista ematen du, adibidez GIF irudiak, LibreOffice(e)n.
Baimendu testu animatua
Testu animatuaren aurrebista ematen du, adibidez, testu keinukaria eta testu korritzailea, LibreOffice(e)n.
Kontraste handiko itxuraren aukerak
Kontraste handia irakurgarritasuna hobetzeko sistemaren kolore-eskema aldatzen duen sistema eragilearen ezarpenak dira. Erabaki daiteke LibreOffice(e)k nola erabili sistema eragilearen kontraste handiaren ezarpenak.
Gelaxkaren ertzak eta itzalak testuaren kolorearekin erakusten dira beti kontraste handiaren modua aktibo dagoenean. Gelaxkaren atzeko planoaren kolorea ez da kontuan hartzen.
Automatikoki detektatu sistema eragilearen kontraste handiko modua
LibreOffice kontraste handiko modura aldatzen du sistemaren atzeko planoko kolorea oso iluna denean.
Erabili beti letra-kolore automatikoa pantaila-bistaratzerako
Sistemaren kolore-ezarpenak erabiliz letra-tipoak bistaratzen dira LibreOffice(e)n. Pantailan bistaratzeko eragiten du aukera honek.
Erabili sistema-koloreak orrialde-aurrebistentzat
Orrialde-aurrebistetan sistema eragilearen kontraste handiaren ezarpenak aplikatzen ditu.