Inprimatzeko aukerak

Inprimatzeko ezarpenen aukerak zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Inprimatu.


Azkarrago inprimatzea datu murriztuekin

Murriztu inprimatze-datuak

Inprimagailura bidali beharreko datu kopurua murritz dezakezu hemen. Inprimatu beharreko datuak murriztuta azkarrago inprimatuko du zeren inprimatze-fitxategiak txikiagoak dira. Inprimatzeko memoria gutxi duten inprimagailuentzat errazagoa da inprimatzea. Inprimatu beharreko datuak murriztuta inprimatzeko kalitatea gutxitu daiteke pixka bat.

Ezarpenak:

Zuzenean inprimatzean edo fitxategi bat inprimatzean, inprimatze-ezarpenak aplikatu behar diren edo ez zehazten du.

Murriztu gardentasuna

Eremu hau markatzen baduzu, objektu gardenak objektu normal (ez garden) gisa inprimatuko dira, ondorengo bi aukera-botoien hautapenaren arabera.

Ohar-ikonoa

Gardentasuna ezin da zuzenean bidali inprimagailura. Gardentasuna ikusgai izan beharreko dokumentu-areak, beraz, beti bit-mapa gisa kalkulatu eta inprimagailura bidali behar dira. Bit-mapen tamainaren eta inprimatze-bereizmenaren arabera, datu kopuru handia sor daiteke.


Automatikoki

Zehazten du gardentasuna inprimatuko dela area gardenak orrialde osoaren laurdena baino gutxiago betetzen duenean soilik.

Gardentasunik ez

Aukera honekin, gardentasuna ez da inoiz inprimatuko.

Murriztu bit-mapak

Bit-mapak kalitate txikiagoarekin inprimatuko direla zehazten du. Bereizmena txikitu egin daiteke, baina handitu ez.

Inprimatze-kalitate handia/normala

Kalitate handiko inprimatzea 300 dpi-koa da. Kalitate normaleko inprimatzea 200 dpi-koa da.

Bereizmena

Inprimatze-kalitate maximoa zehazten du, dpi unitateetan (puntuak hazbeteko). Bereizmena txikitu egin daiteke, baina handitu ez.

Objektu gardenak barne

Eremu hau markatuta badago, inprimatze-kalitatearen txikitzea bit-mapei eta objektuen area gardenei aplikatuko zaie.

Murriztu gradientea

Eremu hau markatuta badago, gradienteak kalitate txikiagoarekin inprimatuko dira.

Gradiente-zerrendak

Inprimatzeko erabiliko den gradienteen zerrenda kopuru maximoa zehazten du.

Tarteko kolorea

Gradienteak tarteko kolore bakarra erabiliz inprimatuko direla zehazten du.

Koloreak gris-eskala bihurtzea

Kolore guztiak gris-eskalan inprimatuko direla zehazten du.

Inprimagailuaren abisuak

Inprimatzea hasi baino lehen zein abisu agertuko diren definitzen du.

Paperaren tamaina

Markatu kontrol-lauki hau paper-tamaina jakin bat behar bada uneko dokumentua inprimatzeko. Inprimagailuak ez badu onartzen dokumentuak duen paper-tamaina, errore-mezua jasoko duzu.

Paperaren orientazioa

Markatu kontrol-lauki hau paper-orientazio jakin bat behar bada uneko dokumentua inprimatzeko. Inprimagailuak ez badu onartzen dokumentuak duen formatua, errore-mezua jasoko duzu.

Gardentasuna

Markatu kontrol-lauki hau dokumentuak objektu gardenak dituela jakinarazten dizun oharra jaso nahi baduzu. Horrelako dokumentu bat inprimatzen baduzu, elkarrizketa-koadro bat agertuko da, inprimatze-agindu horretan gardentasuna inprima dadin nahi duzun ala ez hautatzeko.