Ikusi

Bistaratze-aukerak zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Ikusi.


Erabiltzaile-interfazea

Tresna-barrako ikonoen tamaina

Tresna-barretako ikonoen bistaratze-tamaina zehazten du.

Aboko barrako ikonoen tamaina

Alboko barrako ikonoen bistaratze-tamaina zehazten du.

Koaderno-barrako ikono-tamaina

Koaderno-barrako ikonoen bistaratze-tamaina zehazten du.

Ikono-estiloa

Tresna-barretako eta elkarrizketa-koadroetako ikonoen estiloa zehazten du.

Sagua

Sagua kokatzea

Saguaren erakuslea azkena irekitako elkarrizketa-koadroetan kokatu behar den eta nola kokatuko den zehazten du.

Saguaren erdiko botoia

Saguaren erdiko botoiaren funtzioa definitzen du.

  1. Korritze automatikoa - Saguaren erdiko botoia sakatzen duzun bitartean sagua arrastatzen baduzu, ikuspegia desplazatu egingo da.

  2. Itsatsi arbela - saguaren erdiko botoia sakatuta, hautapen-arbeleko edukiak txertatzen ditu kurtsorearen kokalekuan.

"Hautapen-arbela" Editatu - Kopiatu/Ebaki/Txertatu aginduen bidez edo dagozkion teklatuko lasterbideen bidez erabilitako arbel arruntarekiko independentea da. Arbelak eta "Hautapen-arbelak" une berean eduki desberdina izan dezakete.

Arbela

Hautapen-arbela

Kopiatu edukia

Editatu - Kopiatu Ctrl+C.

Hautatu testua, taula, objektua.

Itsatsi edukia

Editatu - Itsatsi Ctrl+V kurtsorearen kokalekuan itsasten du.

Saguaren erdiko botoian klik egitean, saguaren kokalekuan itsasten du.

Beste dokumentu batean itsastea

Ez du eraginik arbelaren edukian.

Hautatutako arbelaren edukia, egindako azken hautapena da.


Grafikoen irteera

Iradokizun-ikonoa

Uneko dokumentuko ikuspegia leheneratzeko edo freskatzeko sakatu Shift+Ctrl+R.


Erabili hardware-azelerazioa

Zuzenean sartzen da bistaratze-grafikoaren moldagailuaren hardware-eginbideetara. Hardware-azelerazioaren laguntza ez dago erabilgarri LibreOffice(r)en sistema eragile eta plataforma-banaketa guztietan.

Erabili antialiasing-a

Onartuta dagoenean, grafikoen antialiasing-a gaitu edo desgaitu dezakezu. Gaituta dagoenean, objektu grafiko gehienen bistaratzea leunagoa izango da eta akats gutxiago izango ditu.

Erabili OpenGL errendatze guztietan (berrabiarazi eta gero)

Erabili performantzia handiko Open Graphics Library liburutegia (OpenGL) aplikazioaren ikusizko elementu guztiak errendatzeko: leihoak, menuak, tresna-barrak, ikonoak... OpenGL-k ordenagailuaren gailu grafikoa erabiltzen du grafikoen errendatzea azkartzeko. Gailua zerrenda beltzean badago (ikusi behean) aukera honek ez du funtzionatuko.

Behartu OpenGL, zerrenda beltzean egon arren (berrabiarazi eta gero)

OpenGL erabiltzea behartzen du, nahiz eta grafikoen gailua zerrenda beltzean egon. Gailu bat zerrenda beltzean badago, esan nahi du akatsak eman ditzekeela edo kalitate eskaseko grafikoak errendatzen dituela.

Menua

Ikonoak menuetan

Menu-elementu bakoitzari dagokion ikonoa bistaratzen du. Hautatu "Automatikoa", "Ezkutatu" eta "Erakutsi" aukeren artean. "Automatikoa" aukerarekin, sistemaren ezarpenen eta gaien arabera erakutsiko dira ikonoak.

Letra-tipoen zerrendak

Erakutsi letra-tipoaren aurrebista

Letra-tipo hautagarrien izenak, bakoitza bere letra-tipoarekin bistaratzen du, adibidez, Formatua barrako letra-tipoen kutxan.