Letra-tipoak
Letra-tipo bat zuk aukeratutako beste batekin ordezkatzen du. Ordezkapena gertatuko da pantailan bistaratzean edo inprimatzean soilik. Ordezkapenak ez ditu aldatuko dokumentuan gordetako letra-tipoen ezarpenak.
Nahi izanez gero, sistema eragileak erabiltzen duen ordezpenerako letra-tipo lehenetsia gainidatz dezakezu dokumentu batean erabilgarri ez dagoen letra-tipo bat aurkitzen duenean.
Letra-tipoen ordezteak LibreOfficeko erabiltzaile interfazeko letra-tipoen bistaratzean eragiten du.
Aplikatu ordezpen-taula
Zuk definitutako ordezpenaren letra-tipoaren ezarpenak gaitzen ditu.
Ordezpen-taula
Jatorrizko letra-tipoa eta hura ordeztuko duen letra-tipoa zerrendatzen ditu. Hautatu Beti letra-tipoa beti ordezteko, baita jatorrizko letra-tipoa zure sisteman instalatuta badago ere. Hautatu Pantaila soilik pantailako letra-tipoa soilik ordezteko eta inprimatzeko letra-tipoa inoiz ez ordezteko.
'Beti' kontrol-laukia |
'Pantailan soilik' kontrol-laukia |
Ordezte-ekintza |
gaituta |
hutsik |
Letra-tipoa pantailan eta inprimatzean ordezten da, letra-tipoa instalatuta egon ala ez. |
gaituta |
gaituta |
Letra-tipoa pantailan bakarrik ordezten da, letra-tipoa instalatuta egon ala ez. |
hutsik |
gaituta |
Letra-tipoa pantailan bakarrik ordezten da, baina soilik letra-tipoa erabilgarri ez badago. |
hutsik |
hutsik |
Letra-tipoa pantailan eta inprimatzean ordezten da, baina soilik letra-tipoa erabilgarri ez badago. |
Letra-tipoa
Idatzi edo hautatu ordeztu nahi duzun letra-tipoaren izena.
Ordeztu honekin
Idatzi edo hautatu ordezpenaren letra-tipoaren izena.
Aplikatu
Hautatutako letra-tipoen ordeztea aplikatzen du.
Aplikatu
Ezabatu
Hautatutako letra-tipoen ordeztea ezabatzen du.
Ezabatu
Letra-tipoen ezarpenak HTML eta Basic iturburuentzat
Hautatu HTMLren eta Basic-en iturburu-kodearen bistaratzerako letra-tipoa eta letra-tamaina.
Letra-tipoak
Hautatu HTMLren eta Basic-en iturburu-kodea bistaratzeko letra tipoa. Hautatu Automatikoa automatikoki detektatzeko letra-tipo egoki bat.
Letra-tipo ez-proportzionalak bakarrik
Egiaztatu letra-tipo ez proportzionalak bistaratzeko soilik Letra-tipoa zerrenda-koadroan.
Tamaina
Hautatu HTMLren eta Basic-en iturburu-kodea bistaratzerako letra-tamaina.