Orokorra

LibreOffice(r)en ezarpen orokorrak zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Orokorra.


Laguntza

Instalatutako laguntzaren portaera zehazten du.

Aholku luzeak

Ikono batean, menu-komando batean edo elkarrizketa-koadro bateko kontrol batean kurtsorea uzten duzunean laguntza-testu bat bistaratzen du.

Irekitzeko/Gordetzeko elkarrizketa-koadroak

Erabili LibreOffice elkarrizketa-koadroak

LibreOffice elkarrizketa-koadroak dokumentuak irekitzeko eta gordetzeko erabili edo ez zehazten du. Bestela, sistema eragileko elkarrizketa-koadroak erabiliko dira.

Dokumentuak irekitzeko eta gordetzeko LibreOffice elkarrizketa-koadroak azaltzen dira LibreOffice laguntzan.

Dokumentuaren egoera

Inprimatzean "dokumentu aldatua" egoera ezartzen du

Dokumentuaren inprimaketa aldaketatzat jotzen den zehazten du. Aukera hau markatuta dagoenean, dokumentua ixten duzun hurrengo aldian aldaketak gorde nahi dituzun galdetuko dizu. Orduan inprimatze-data aldaketa gisa sartuko da dokumentuaren propietateetan.

Urtea (bi zifra)

Data-barruti bat definitzen du, eta bertan sistemak bi zifrako urte bat ezagutzen du.

LibreOffice(e)n urteak lau zifrarekin adierazten dira eta, beraz, 1/1/99 eta 1/1/01 daten arteko diferentzia bi urtekoa da. Urtea (bi zifra) ezarpenaren bidez, 2000 urteari gehitzen zaizkion datak bi zifrakoak direnean urteak defini ditzake erabiltzaileak. Horrek esan nahi du 1/1/30 data zehazten baduzu edo ondorengo bat "1/1/20" sarrera 1/1/2020 gisa ezagutzen dela eta ez 1/1/1920 gisa.

Lagundu LibreOffice hobetzen

Bildu erabilera-datuak eta bidali The Document Foundation fundazioari

Bidali erabilera-datuak The Document Foundation fundazioari software honen erabilgarritasuna hobetzen laguntzeko. Softwarea garatzen duen taldeari LibreOffice produktuaren erabilera-ereduei buruzko informazioa interesatzen zaio. Datu horiek aplikazioen erabilgarritasuna hobetzen laguntzen dute, zeregin arruntak betetzean gehien erabiltzen diren komando-sekuentziak identifikatzen baitituzte; horren truke, erabiltzeko errazagoa eta produktiboagoa den erabiltzaile-interfazea diseinatzen dute. Erabilera-datuak modu anonimoan bidaltzen dira eta ez dute dokumentuen edukirik garraiatzen, erabilitako komandoak besterik ez.