Kolorea

Kolore-paleta batetik kolore bat hauta daiteke, lehendik dagoen kolore bat edita daiteke edo kolore berri bat defini daiteke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Area - Koloreak fitxa.


Koloreak

Paleta

Hautatutako paletaren izena zehazten du. Beste paleta bat hauta daiteke hemen.

Kolore multzoa

Erabilgarri dauden koloreen zerrenda ba dauka. Sakatu nahi duzun kolorea, zerrendatik, hura hautatzeko.

Azken koloreak

Hautatutako eta aplikatutako azken hamabi koloreak bistaratzen ditu. Beste kolore bat hautatzean, hura zerrendaren ezkerrean gehituko da. Zerrenda beteta badago eta beste kolore bat hautatzen bada, eskuinean dagoen kolorea ezabatu egingo da.

Gehitu

Kolore berria gehitzen dio Pertsonalizatua paletari.

Ezabatu

Hautatutako kolorea ezabatzen du, baieztapenik eskatu gabe.

Ohar-ikonoa

Pertsonalizatua paletako koloreak soilik ezaba daitezke.


Berria

Kolore-paletan hautatutako kolorearen aurrebista bistaratzen du, bai eta azpiko kontrolekin egingo dituzun aldaketak ere.

R

Kolorearen osagai gorriaren kolore-kodea. Balio posibleak 0 eta 255 artekoak dira.

G

Kolorearen osagai berdearen kolore-kodea. Balio posibleak 0 eta 255 artekoak dira.

B

Kolorearen osagai urdinaren kolore-kodea. Balio posibleak 0 eta 255 artekoak dira.

Hex

Kolorearen kodea, balio hamaseitar modura adierazita.

Hartu

LibreOffice aplikazioak kolore pertsonalizatuak bi dimentsiotako grafiko bat eta zenbakizko gradiente bat erabilita definitzen uzten du, Hartu kolorea elkarrizketa-koadroan.