Editatu modulua
Aukerak
Hautatutako moduluaren hizkuntza eta erabilgarri dagoen ortografia-egiaztapena, hitz-zatiketa eta sinonimoen azpimoduluak zehazten ditu. Azpimoduluak lehentasunaren arabera antola daitezke.
-
Hautatu hizkuntza Hizkuntza zerrendan.
-
Ortografia, Hitz-zatiketa eta Sinonimoen hiztegia goiburuen pean hautatu hizkuntza horrentzat aktibatu nahi dituzun modulu guztiak.
-
Area batentzat azpimodulu erabilgarri bat baino gehiago badituzu, ortografia eta sinonimoen hiztegiari dagozkion azpimoduluak zerrendan dauden sekuentzian prozesatzen dira. Sekuentzia aldatzeko, erabili Eraman goraeta Eraman behera botoiak.
-
Azpimodulu bakarra aktiba daiteke hitz-zatiketan.
Hizkuntza
Moduluaren hizkuntza zehazten du.
LibreOffice aplikazioko gainerako hizkuntza-hautapenei ondorengoa aplikatzen zaie:
Hizkuntza-sarrerak hautamarka izango du hizkuntza horren ortografia-egiaztatzea aktibatuta badago.
Eraman gora
Zerrenda-koadroan hautatutako moduluaren lehentasuna maila bat igotzen du.
Eraman behera
Zerrenda-koadroan hautatutako moduluaren lehentasuna maila bat jaisten du.
Atzera
Zerrenda-koadroko uneko aldaketak desegiteko, egin klik hemen.