Bide-izenak
Sekzio honek LibreOffice aplikazioen karpeta garrantzitsuen bide-izen lehenetsiak ditu. Erabiltzaileak bide horiek editatu ditzake.
LibreOffice aplikazioak erabiltzen dituen bide-izenak
Zerrendako sarrera bat editatzeko, egin klik sarreran, eta gero sakatu Editatu. Sarreran klik bikoitza eginda ekintza bera gauzatuko duzu.
Lehenetsia
Lehenetsia botoiak hautatutako sarrera guztien aurrez definitutako bide-izenak berrezartzen ditu.
Editatu
Egin klik Hautatu bide-izena edo Editatu bide-izenak aukeran elkarrizketa-koadroa bistaratzeko.
Sarreren sekuentzia alda dezakezu Mota zutabeko barran klik eginez. Zutabeen zabalera alda daiteke zutabeen arteko bereizlea saguarekin mugituz.
Bide-izenen hurrengo zerrendan, LibreOffice instalatuta dagoen direktorioko karpeta partekatuen bide-izenak ez dira erakutsiko. Erabiltzaile bakoitzaren datuak {user} direktorioan gordetzen da, erabiltzailearen homeDokumentuak eta ezarpenak direktorioan.
Mota |
Bide-izena |
Deskribapena |
Dokumentuak |
Zure sistemako dokumentu-karpeta lehenetsia |
Ireki edo Gorde elkarrizketa-koadroa lehenengo aldiz irekitzean ikusiko duzu karpeta hau. |
Autozuzenketa |
{erabiltzailea}/user/autocorr{erabiltzailea}\user\autocorr |
Zure Autozuzenketaren testuak gordetzen ditu karpeta honek. |
Autotestua |
{erabiltzailea}/user/autotext{erabiltzailea}\user\autotext |
Zure Autotestuaren testuak gordetzen ditu karpeta honek. |
Galeria |
{erabiltzailea}/user/gallery{erabiltzailea}\user\gallery |
Galeriako gai berriak karpeta honetan gordetzen dira. |
Grafikoak |
{erabiltzailea}/user/gallery{erabiltzailea}\user\gallery |
Objektu grafiko bat ireki edo gordetzeko elkarrizketa-koadroa lehenengo aldiz irekitzen duzunean bistaratzen da karpeta hau. |
Babeskopiak |
{erabiltzailea}/user/backup{erabiltzailea}\user\backup |
Dokumentuen babeskopia automatikoak gordetzen dira hemen. |
Txantiloiak |
{erabiltzailea}/user/template{erabiltzailea}\user\template |
Zure txantiloiak gorde ditzakezu karpeta honetan. |
Aldi baterako fitxategiak |
{erabiltzailea}/user/temp{erabiltzailea}\user\temp |
Hemen gordetzen dira LibreOffice(r)en aldi baterako fitxategiak. |
Sailkapena |
{instalatu}/share/classification/example.xml{instalatu}\share\classification\example.xml |
LibreOffice aplikazioak fitxategi honen TSCP BAF gidalerroa irakurtzen du. |