Orokorra
Orokorra atalean, dokumentuak gordetzeko ezarpen lehenetsiak hauta daitezke eta fitxategi-formatuak hauta daitezke.
Kargatu
Kargatu erabiltzaileak zehaztutako ezarpenak dokumentuarekin batera
Dokumentu batean gordetako erabiltzailearen ezarpenak kargatzen ditu dokumentuarekin batera.
Kargatu erabiltzailearen ezarpenak dokumentuarekin bateraez badago hautatuta, erabiltzailearen ezarpen hauek aplikatuko dira:
-
Fitxategia - Inprimatu - Aukerak eremuko ezarpen erabilgarriak,
-
Fax-izena,
-
Testu-taulen aurreko paragrafo arteko tarteen aukerak,
-
Esteka, eremu-funtzio eta diagramen eguneratze automatikoari buruzko informazioa,
-
Karaktere asiarren formatuak erabiltzeari buruzko informazioa.
Ondorengo ezarpenak beti kargatzen dira dokumentuarekin, aukera hau hautatuta egon ala ez:
-
Dokumentuari lotutako datu-iturburua eta ikuspegia.
Kargatu inprimagailuaren ezarpenak dokumentuarekin
Gaituta badago, inprimagailuaren ezarpenak dokumentuarekin kargatuko dira. 'Inprimatu' elkarrizketan inprimagailua eskuz aldatzen ez bada, dokumentua urruneko inprimagailu batean inprimatu daiteke. Gaituta ez badago, zure inprimagailu estandarra erabiliko da dokumentua inprimatzeko. Uneko imprimagailuaren ezarpenak dokumentuan gordeko dira, berdin dio aukera hori gaitua edo desgaitua egon.
Gorde
Editatu dokumentuaren propietateak gorde aurretik
Gorde honela komandoa hautatzen duzun bakoitzean Propietateak elkarrizketa-koadroa agertuko dela zehazten du.
Egin beti babeskopia
Dokumentuaren aurreko bertsioa gordetzen du babeskopia gisa, dokumentua gordetzen duzunean. LibreOffice(e)k babeskopia bat sortzen duen bakoitzean, aurreko babeskopia ordezten du. .BAK da babeskopiaren luzapena.
Babeskopiaren kokalekua aldatzeko, aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Bideak, eta sartu babeskopiaren fitxategia gordetzeko beste bide bat.
Gorde berreskuratze automatikoaren informazioa
Irekitako dokumentu guztiak kraskatzen direneanLibreOffice(e)k informazio guztia berrezartzen du. Gordetzeko maiztasuna zehatz daiteke.
minutuz behin
Berreskuratze-aukera automatikoaren maiztasuna minututan zehazten du.
Dokumentua ere automatikoki gorde
Zehazten du LibreOffice aplikazioak irekita dauden dokumentu guztiak gordeko dituela berreskuratze-informazioa gordetzean. Berreskuratze automatikoak erabiltzen duen denbora-tarte berdina erabiltzen du.
Gorde fitxategi-sistemako URL erlatiboak
Aukera honen bidez fitxategi-sistemako eta Interneteko URLaren helbide erlatiboa hauta daiteke. Helbide erlatiboa posible da iturburu-dokumentua eta erreferentzia dokumentuak unitate berean badaude.
Helbide erlatiboak uneko dokumentua kokatuta dagoen direktoriotik hasten dira beti. Helbide absolutuak, aldiz, erroko direktoriotik hasten dira beti. The following table demonstrates the difference in syntax between relative and absolute referencing:
Adibideak |
Fitxategi-sistema |
Internet |
erlatiboa |
../irudiak/img.jpg |
../irudiak/img.jpg |
absolutua |
fitxategia:///c|/lanak/irudiak/img.jpg |
http://myserver.com/work/images/img.jpg |
Argibideak beti bide-izen absolutua erakusten du. Nolanahi ere, dokumentua HTML formatuan gordetzen bada, LibreOffice(e)k bide-izen erlatibo bat sartuko du kontrol-lauki egoki bat hautatzen bada.
Hautatu koadro hau fitxategi-sistemako URLak erlatiboki gordetzeko.
Gorde interneteko URL erlatiboak
Hautatu koadro hau Interneteko URLak erlatiboki gordetzeko.
Fitxategi-formatu lehenetsiaren eta ODFren ezarpenak
ODF formatuaren bertsioa
OpenOffice.org 3 eta StarOffice 9 aplikazioek ezaugarri berriak aurkeztu zituzten, honako formatua erabiliz gorde behar direnak: OpenDokument 1.2. bertsioa. OpenOffice.org 2 eta StarOffice 8 bertsio zaharragoak ODF 1.0/1.1 fitxategi formatuak erabiltzen zituzten. Fitxategi formatu zaharrek ezin dituzte software berriaren ezaugarri berri guztiak gorde.
Uneko LibreOffice bertsioak dokumentuak ODF 1.0/1.1 eta 1.2. formatuetan ireki ditzake.
Dokumentu bat gordetzen duzunean, dokumentua ODF 1.2, ODF 1.2 (hedatua) edo aurreko ODF 1.0/1.1 formatuarekin gorde nahi duzun hauta dezakezu.
Une honetan, ODF 1.2 formatuak (hedatuak) Draw eta Impress fitxategietan iruzkinak edukitzea uzten du. Iruzkin horiek
aukeran klik eginez txertatu daitezke, softwarearen azken bertsioan. Iruzkinak galdu egingo dira fitxategiak softwarearen bertsio berrian gorde baina bertsio zaharragoetan kargatzen badira.Hainbat enpresak edo erakundek ODF dokumentuak 1.0/1.1 formatuan eska ditzakete. Dokumentua gordetzeko formatua aukeratu dezakezu zerrenda-koadroan. Formatu zahar horrek ez ditu ezaugarri berri guztiak gordetzen. ODF 1.2 (hedatua) formatu berria erabiltzea gomendatzen da.
ODF 1.2 hedatua (bateragarria) atzerantz bateragarria den ODF 1.2 hedatua da. ODF 1.2 bertsioan zaharkituta dauden ezaugarriak erabiltzen ditu eta/edo 'akats-bateragarria' da OpenOffice.org bertsio zaharragoekin. Erabilgarria izan daiteke ODF 1.2 aurrekoak edo ODF 1.2 soilik diren aplikazio zaharrak erabiltzen dituzten erabiltzaileekin ODF dokumentuak trukatzeko.
Jakinarazi ODF formatuan edo formatu lehenetsian gordetzen ez denean
Abisu bat jasotzea aukeratu dezakezu dokumentua OpenDocument ez den formatuan gordetzen baduzu edo lehenetsitako formatu gisa ezarri ez baduzu, Kargatu/Gorde - Orokorra sakatu eta 'Aukerak' elkarrizketa-koadrora joanda.
Hauta daiteke dokumentu mota desberdinak gordetzean lehenetsi gisa aplikatuko den fitxategi-formatua. Microsoft Office erabiltzen duten pertsonekin dokumentuak trukatzen badituzu beti, adibidez, hemen zehatz daiteke LibreOffice(e)k Microsoft Office fitxategi-formatua lehenetsi gisa erabil dezala.
Dokumentu mota
Hautatu zein dokumentu motarentzat definitu nahi duzun fitxategi mota lehenetsia.
Gorde beti honela
Ezkerrean hautatutako motako dokumentuak beti fitxategi mota hau bezala gordeko direla zehazten du. Uneko dokumentuarentzat beste fitxategi mota bat hauta daiteke Gorde honela elkarrizketa-koadroan.