Aukerak

Programaren konfigurazioa pertsonalizatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du komando honek.

Ezarpen guztiak automatikoki gordeko dira. Sarrera irekitzeko, egin klik bikoitza sarreran edo egin klik plus zeinuan. Sarrera tolesteko, egin klik minus zeinuan edo egin klik bikoitza sarreran.

Ohar-ikonoa

Uneko dokumentuan aplikagarriak diren sarrerak ikusiko dituzu soilik. Uneko dokumentua testu-dokumentua bada, LibreOffice Writerren sarrera ikusiko duzu eta horrela izango da LibreOffice(r)en modulu guztietan. LibreOffice Impress eta LibreOffice Draw berdin tratatzen dira elkarrizketa-koadro honetan. Sarrera komunak beti ikusgai egoten dira.


Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu .

Ohar-ikonoa

Oharra macOS sistemaren erabiltzaileentzako: 'Laguntzak' hainbat lekutan 'Tresnak - Aukerak' aipatzen du. Ordeztu bide-izen hori 'LibreOffice - Hobespenak' bidearekin macOS sistemako menu nagusian. Bi menuek irekitzen dute 'Aukerak' elkarrizketa-koadroa.



'Aukerak' elkarrizketa-koadroaren botoiak

Ados

Gorde orrialdeko aldaketak eta itxi 'Aukerak' elkarrizketa-koadroa.

Utzi

Itxi 'Aukerak' elkarrizketa-koadroak eta baztertu egindako aldaketa guztiak.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Abisu-ikonoa

Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatutak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro 'Aukerak' elkarrizketa-koadroa.


Laguntza

Laguntzaren edukiak irekitzen ditu bistaratutako 'Aukerak' orrialderako.

LibreOffice

Erabili elkarrizketa-koadro hau LibreOffice aplikazioarekin lan egiteko behar diren ezarpen orokorrak sortzeko. Honakoak ezarriko dira: erabiltzaile-datuak, gordetzea, inprimatzea, fitxategi eta direktorio garrantzitsuen bide-izenak, kolore lehenetsiak, etab.

Kargatu/Gorde

Kargatzeko/Gordetzeko ezarpen orokorrak zehazten ditu.

Hizkuntza-ezarpenak

Hizkuntza gehigarrien propietateak definitzen ditu.

LibreOffice Writer

Ezarpen hauen bidez zehazten da LibreOffice(e)n sortutako testu-dokumentuak kudeatzeko modua. Uneko testu-dokumentuaren ezarpenak ere defini daitezke.

LibreOffice Writer/Web

LibreOffice dokumentuen oinarrizko ezarpenak definitzen ditu HTML formatuan.

LibreOffice Calc

Hainbat ezarpen definitzen ditu kalkulu-orrietan, bistaratuko den edukian eta gelaxka-sarrera baten ondoren kurtsorea nora joango den. Hauek ere defini ditzakezu: ordenatze-zerrendak, dezimal kopurua eta aldaketak grabatzeko eta nabarmentzeko ezarpenak.

LibreOffice Impress

Aurkezpen-dokumentu sortu berrien hainbat ezarpen definitzen ditu, adibidez: bistaratu behar den edukia, erabili den neurri-unitatea, saretarik erabiliko den ala ez eta nola, oharrak eta prospektuak beti inprimatuko diren.

LibreOffice Draw

Marrazki-dokumentuen ezarpen orokorrak, bistaratuko diren edukiak, erabiliko den eskala, sareta eta lehenespenez inprimatuko diren edukiak definitzen ditu.

LibreOffice Math

Inprimatze-formatua eta inprimatze-aukerak definitzen ditu formula-dokumentu berri guztietarako. Aukera horiek aplikatzen dira formula bat zuzenean LibreOffice Math aplikaziotik inprimatzen denean.

LibreOffice Base

Datu-iturburuen ezarpen orokorrak definitzen ditu LibreOffice(e)n.

Diagramak

Diagramen ezarpen orokorrak definitzen ditu.

Internet

Interneteko ezarpenak zehazten ditu.