Editatu puntuak barra

Editatu Puntuakbarra agertuko da poligono-objektu bat hautatu eta Editatu puntuak ikonoan klik egindakoan.

Kurba edo kurba bihurtutako objektu baten puntuak editatzeko aukera emango dizute erabilgarri dituzun funtzioek. Ikono hauek dituzu erabilgarri:

Editatu puntuak

Editatu puntuak ikonoaren bidez Bézier objektuen edizio modua aktibatu edo desaktibatuko duzu. Edizio moduan marrazki-objektuaren puntu indibidualak hauta ditzakezu.

Ikonoa

Editatu puntuak

Lekuz aldatu puntuak

Puntuak lekuz aldatzeko aukera emango dizun modua aktibatzen du. Saguaren erakusleak karratutxo huts bat erakusten du puntu baten gainean uztean. Arrastatu puntua beste leku batera. Puntuaren bi aldeetako kurbak mugimendua jarraitzen du; hurrengo puntuen arteko kurba-sekzioari forma aldatzen zaio.

Seinalatu bi punturen arteko kurba edo kurba itxi baten barruan, eta arrastatu sagua kurba osoa desplazatzeko forma desitxuratu gabe.

Ikonoa

Lekuz aldatu puntuak

Txertatu puntuak

Txertatze modua aktibatzen du. Puntuak txertatzeko aukera ematen du modu honek. Lekuz aldatzeko moduan bezala ere alda ditzakezu lekuz puntuak. Dena den, bi punturen arteko kurban klik egin eta sagua pixka bat mugitzen baduzu botoia sakatuta duzula, puntu berri bat txertatuko da. Puntua leuna izango da; kontrol-puntuetarako marrak paraleloak izango dira eta lekuz aldatu arren paralelo izaten jarraituko dute.

Izkinako puntu bat sortu nahi baduzu, lehendabizi puntu leun edo simetriko bat txertatu behar duzu eta gero izkinako puntu bihurtu Izkinako puntu erabiliz.

Ikonoa

Txertatu puntuak

Ezabatu puntuak

Hautatutako puntu bat edo hainbat ezabatzeko, erabili Ezabatu puntuak ikonoa. Hainbat puntu hautatzeko, egin klik puntu horietan MAIUS tekla sakatuta mantenduz.

Lehendabizi hautatu ezabatu nahi dituzun puntuak, eta, ondoren, egin klik ikono honetan edo sakatu Ezab (Del).

Ikonoa

Ezabatu puntuak

Zatitu kurba

Zatitu kurba ikonoak kurba zatitzen du. Kurba zein puntutan zatitzea nahi duzun hautatu, eta, ondoren, egin klik ikono honetan.

Ikonoa

Zatitu kurba

Kurba bihurtu

Kurba marra zuzen bihurtzen du, edo alderantziz, marra zuzena kurba. Puntu bakarra hautatzen baduzu, puntuaren aurreko kurba bihurtuko da. Bi puntu hautatzen badituzu, bi puntuen arteko kurba bihurtuko da. Bi puntu baino gehiago hautatzen badituzu, ikono honetan klik egiten duzun bakoitzean kurbaren beste zati bat bihurtuko da. Behar izanez gero, puntu biribilak izkinako puntu bihurtuko dira, edo alderantziz, izkinako puntuak puntu biribil.

Kurbaren sekzio bat zuzena bada, marraren muturreko puntuek kontrol-puntu bana izango dute gehienez. Ezin dira puntu biribil bihurtu, marra zuzena ez bada berriz kurba bihurtzen.

Ikonoa

Kurba bihurtu

Izkinako puntua

Hautatutako puntua edo puntuak izkinako puntu bihurtzen ditu. Izkinako puntuek bi kontrol-puntu mugigarri eta elkarrekiko independente izaten dituzte. Marra kurbatua, beraz, ez da zuzenean igarotzen izkinako puntu batetik; izkina osatzen du.

Ikonoa

Izkinako puntua

Trantsizio leuna

Izkinako puntua edo puntu leuna puntu simetriko bihurtzen du. Izkinako puntuaren bi kontrol-puntuak paraleloki lerrokatzen dira, eta aldi berean bakarrik alda daitezke lekuz. Kontrol-puntuek luzera desberdina izan dezakete, eta, beraz, posible duzu kurbadura-maila aldatzea.

Ikonoa

Trantsizio leuna

Trantsizio simetrikoa

Izkinako puntua edo puntu leuna puntu simetriko bihurtzen du ikono honek. Izkinako puntuaren bi kontrol-puntuak paraleloki lerrokatuko dira, eta luzera berdina izango dute. Aldi berean bakarrik alda daitezke lekuz, eta kurbadura-maila berdina izaten da bi direkzioetan.

Ikonoa

Trantsizio simetrikoa

Itxi Bézier

Marra edo kurba bat ixten du. Azken puntua lehen puntuarekin lotuz ixten da marra, karratu handitu batez adierazita.

Ikonoa

Itxi Bézier

Murriztu puntuak

Uneko puntua edo hautatutako puntuak ezabatzeko markatzen ditu. Marra zuzen batean kokatuta dagoen puntuaren agerpenean gertatzen da. Kurba edo poligono bat Kurba bihurtu ikonoa erabiliz marra zuzen batean bihurtzen baduzu, edo kurba bat aldatzen baduzu puntu hori marra zuzen batean kokatzeko, kendu egingo da. Puntuaren murrizketa gertatuko den angelua

Ikonoa

Murriztu puntuak