Kontsulta-diseinuaren barra

SQL kontsulta bat sortu edo editatzean, Kontsulta-diseinuaren barrako ikonoak erabil ditzakezu datuen bistaratzea kontrolatzeko.

Kontsulta edo diseinua sortzeko moduaren arabera, hau da, Diseinua edo SQL fitxa-orria erabili izanaren arabera, ikono hauek agertuko dira:

Exekutatu kontsulta

SQL kontsulta exekutatzen du eta kontsultaren emaitza bistaratzen du. Exekutatu kontsulta funtzioak ez du kontsulta gorde.

Ikonoa

Exekutatu kontsulta

Garbitu kontsulta

Diseinu-leihotik kontsulta garbitzen du eta taula guztiak ezabatzen ditu.

Ikonoa

Garbitu kontsulta

Diseinu-ikuspegia jarri/kendu

Diseinu-ikuspegia edo kontsultaren SQL ikuspegia bistaratzen ditu.

Ikonoa

Diseinu-ikuspegia jarri/kendu

Gehitu taulak

Diseinu-leihoan txertatuko den taula zehaztu. Gehitu taulakelkarrizketa-koadroan, hautatu uneko atazarako behar dituzun taulak.

Ikonoa

Taulak txertatu

Funtzioak

Kontsulta-diseinu leihoaren diseinu-ikuspegiaren behealdean "Funtzioa" errenkada bistaratzen du.

Ikonoa

Funtzioak

Taularen izena

Kontsulta-diseinu leihoaren behealdean "Taula" errenkada bistaratzen du.

Ikonoa

Taularen izena

Aliasa

Kontsulta-diseinuaren behealdean "Aliasa" errenkada bistaratzen du.

Ikonoa

Aliasa

Balio unibokoak

DISTINCT parametroen bidez uneko zutabeanSQL kontsultako sortutako Select instrukzioak zabaltzen dira. Ondorioz, hainbat aldiz errepikatzen diren balio berdinak behin bakarrik agertzen dira zerrendan.

Ikonoa

Balio unibokoak

SQL fitxan egoten da ikono hau:

Exekutatu SQL komandoa zuzenean

Jatorrizko SQL moduan LibreOffice(e)k interpretatu ezin dituen SQL komandoak sar ditzakezu, baina zuzenean datu-iturburura pasako dira. Ez badira bistaratzen aldaketa horiek diseinu-leihoan, ezingo da itzuli diseinu-leiho horretara.

Ikonoa

Exekutatu SQL komandoa zuzenean