Inprimaki-nabigazioaren barra
Inprimakiko nabigazioaren barrako ikonoekin datu-baseetako taulak edita ditzakezu, eta datu-ikuspegia kontrolatu ere bai. Datu-base batera estekatutako eremuak dituen dokumentuetan agertzen da barra, behealdean.
Inprimaki-nabigazioaren barra erabil dezakezu erregistroen artean mugitzeko edo erregistroak txertatzeko eta ezabatzeko. Datuak inprimaki batean gordez gero, aldaketak datu-basera transferitzen dira. Inprimaki-nabigazioaren barran, halaber, datu-erregistroak ordenatzeko, iragazteko eta bilatzeko funtzioak ere aurkituko dituzu.
Kontrol gehiagoren barrako Nabigazio-barraren ikonoa erabil dezakezu Nabigazio-barra bat gehitzeko inprimaki bati.
Datu-baseekin konektatutako inprimakietan bakarrik ikusten da Nabigazio-barra. Inprimaki baten Diseinu-ikuspegian, Nabigazio-barra ez dago erabilgarri. Ikus halaber Taula-datuen barra.
Ordenatzeko eta iragazteko funtzioekin kontrola dezakezu datuen ikuspegia. Jatorrizko taulak ez dira aldatzen.
Uneko ordenatzeko ordena edo iragazkia gorde egiten da uneko dokumentuarekin batera. Iragazki bat ezarrita badago, Aplikatu iragazkia ikonoa ere aktibatuta egongo da Nabigazio-barran. Dokumentuko ordenatzeko eta iragazteko eginbideak Inprimaki-propietateen elkarrizketa-koadroan ere konfigura daitezke. (Aukeratu Inprimaki-propietateak - Datuak - propietateakOrdenatu eta Iragazi).
Inprimakiaren oinarria SQL instrukzio bat bada (ikus Inprimaki-Propietateak - fitxaDatuak - Datu-iturburua), SQL instrukzio hori taula bati dagokionean eta datu-basearen Jatorrizko SQLn idatzita ez dagoenean soilik egongo dira erabilgarri ordenatzeko eta iragazteko funtzioak.
Erregistro-zenbakia
Uneko erregistroaren zenbakia erakusten du. Idatzi zenbaki bat dagokion erregistrora joateko.
Lehen erregistroa
Lehen erregistrora eramaten zaitu.
Aurreko erregistroa
Aurreko erregistrora eramaten zaitu.
Hurrengo erregistroa
Hurrengo erregistrora eramaten zaitu.
Azken erregistroa
Azken erregistrora eramaten zaitu.
Gorde erregistroa
Datu-sarrera berri bat gordetzen du. Aldaketa datu-basean erregistratuko da.
Desegin: Datu-sarrera
Datu-sarrera bat desegiteko aukera ematen du.
Erregistro berria
Erregistro berri bat sortzen du.
Ezabatu erregistroa
Erregistro bat ezabatzen du. Kontsulta bat ezabatu ahal izateko, berretsi egin behar da.