Taula barra
Taula barrak taulekin lan egitean behar diren funtzioak ditu. Kurtsorea taularen barrura eramatean agertzen da.
Marraren estiloa
Marraren estiloa tresna-barra irekitzeko egin klik ikono honetan. Ertzaren marraren estiloa aldatzeko aukera emango dizu.
Ertzaren kolorea
Ertzaren kolorea tresna-barra irekitzeko, egin klik Marra-kolorea (ertzarena)) ikonoan. Objektu baten ertzaren kolorea aldatu ahal izango duzu.
Ertzak
Ertzak tresna-barra irekitzeko, egin klik Ertzak ikonoan. Orri-area edo objektu baten ertzak aldatu ahal izango dituzu.
Arearen estiloa / betetzea
Gelaxkak batu
Gelaxkak banatu
Gelaxka edo gelaxka taldea zuk zehaztutako gelaxka kopuruan zatitzen du, horizontalean edo bertikalean.
Optimizatu
Taulako errenkadak eta zutabeak optimizatzeko funtzioak dituen tresna-barra irekitzen du.
Txertatu errenkadak
Taulan errenkada bat edo gehiago txertatzen ditu, hautapenaren azpian. Errenkada bat baino gehiago txerta ditzakezu. Horretarako, ireki elkarrizketa-koadroa (aukeratu Taula - Txertatu - Errenkadak), edo hautatu errenkada bat baino gehiago ikonoan klik egin aurretik. Bigarren metodoak jatorrizko errenkaden altuera bereko errenkadak txertatzen ditu.
Txertatu zutabea
Zutabe bat edo gehitago txertatzen ditu taulan, hautapenaren ondoren. Hainbat zutabe txerta ditzakezu aldi berean. Horretarako, ireki elkarrizketa-koadroa (aukeratu Taula - Txertatu - Zutabeak), edo hautatu hainbat zutabe ikonoan klik egin aurretik. Bigarren metodoa erabiltzen baduzu, txertatutako zutabeek hautatutako zutabeen zabalera erlatibo bera izango dute.
Ezabatu errenkada
Ezabatu zutabea
Taula-diseinua
Taula-diseinua irekitzen du. Sakatu bi aldiz aurrebista batean, taula bati formatua emateko.
Taula-diseinua