Barra estandarra

Barra Estandarra erabilgarri dago LibreOffice aplikazio guztietan.

Berria

LibreOffice dokumentu berri bat sortzen du.

Icon

Berria

Ireki fitxategia

Fitxategi lokal bat edo urruneko bat irekitzen du, edo bat inportatzen du.

Ikonoa

Ireki fitxategia

Gorde

Uneko dokumentua gordetzen du.

Icon

Gorde

Gorde honela

Uneko dokumentua beste leku batean edo beste fitxategi-izen edo fitxategi mota batekin gordetzen du.

Icon

Gorde honela

Dokumentua mezu elektroniko gisa

Mezu berri bat sortzen du zure posta-bezero lehenetsian uneko dokumentua eranskin gisa duela. Uneko fitxategi-formatua erabilitzen da. Dokumentua berria bada, eta gorde gabe balego, - Kargatu/Gorde - Orokorra erabiliko litzateke.

Icon

Bidali dokumentua posta elektronikoz

Editatu fitxategia

Erabili Editatu fitxategia ikonoa editatze modua aktibatzeko edo desaktibatzeko.

Ikonoa

Editatu fitxategia

Esportatu PDF gisa

Uneko fitxategia Portable Document Format formatuan (PDF), 1.4 bertsioan, gordetzen du. PDF bat edozein plataformatan ikusi eta inprima daiteke jatorrizko formatuan, baldin eta dagokion softwarea instalatuta badago.

Icon

Esportatu zuzenean PDF gisa

Inprimatu fitxategia zuzenean

Egin klik Inprimatu fitxategia zuzenean ikonoan dokumentu aktiboa uneko inprimatze-ezarpen lehenetsiekin inprimatzeko. Hauek Inprimagailuaren konfigurazioa elkarrizketa-koadroan aurkituko dituzu, Inprimagailu-ezarpenak menu-komandoren bidez ireki dezakezu.

Icon

Inprimatu fitxategia zuzenean

Ortografia-egiaztatzea

Dokumentuan edo uneko hautapenean ortografia-akatsik badagoen begiratzen du. Gramatika-egiaztatzailearen gehigarria instalatuta badago, elkarrizketa-koadroak gramatika-akatsik badagoen ere begiratuko du.

Icon

Ortografia

Ortografia-egiaztatze automatikoa jarri/kendu

Idazten duzun bitartean automatikoki egiaztatzen du ortografia eta akatsak azpimarratzen ditu.

Ikonoa

Aktibatu/desaktibatu ortografiaren egiaztatze automatikoa

Ebaki

Hautapena kentzen du eta arbelean kopiatzen du.

Icon

Ebaki

Kopiatu

Hautapena arbelean kopiatzen du.

Icon

Kopiatu

Itsatsi

Arbelaren edukia kurtsorearen kokalekuan txertatzen du, eta hautatuta dagoen edozer testu edo objektu ordezten du.

Ikonoa

Itsatsi

Formatuaren brotxa

Lehenengo, hautatu testu bat edo objekturen bat, eta ondoren, sakatu ikono hau. Gero, sakatu edo arrastatu beste testu baten gainean edo sakatu objektu batean, formatu bera aplikatzeko.

Sakatu Klonatu formatua ikonoa Ikonoa Estandarra tresna-barran.

Icon

Klonatu formatua

Desegin

Azken komandoa edo idatzitako azken sarrera desegiten du. Desegin nahi duzun komandoa hautatzeko, egin klik 'Estandarra' barrako Desegin ikonoaren ondoan dagoen gezian.

Icon

Desegin

Berregin

Azken Desegin komandoaren ekintza desegiten du. Desegin nahi duzun Desegin urratsa hautatzeko, egin klik 'Estandarra' barrako Berregin ikonoaren ondoan dagoen gezian.

Icon

Berregin

Hiperesteka

Hiperestekak sortzeko eta editatzeko leihoa irekitzen da.

Icon

Hiperestekaren elkarrizketa-koadroa

Nabigatzailea

Nabigatzailea erakusteko eta ezkutatzeko, egin klik Erakutsi/Ezkutatu nabigatzaileaikonoan.

Icon

Erakutsi/Ezkutatu nabigatzailea

Zooma eta ikuspegiaren diseinua

LibreOffice(r)en pantaila-bistaratzea txikitzen edo handitzen du. Uneko zoom-faktorea ehuneko gisa bistaratzen da Egoera barran.

Ikonoa

Zooma

LibreOffice laguntza

Uneko aplikazioari buruzko LibreOffice laguntza irekitzen du. Laguntzako orrietan zehar batetik bestera ibil zaitezke, edo indizeko terminoak edo edozein testu bila ditzakezu.

ikonoa

LibreOffice laguntza

Zer da hau

Laguntza-aholkuak erakusten ditu saguaren erakuslearen azpian, harik eta hurrena klik egin arte.

ikonoa

Zer da hau

Kargatu URLa

Sartutako URL batek zehaztu duen dokumentu bat kargatzen du. URL berria idatzi daiteke, URL bat editatu, edo zerrendatik bat hautatu. Uneko dokumentuaren bide-izen osoa bistaratzen du.

Iradokizun-ikonoa

Gaitu 'Kargatu URLa' Botoi ikusgaiak komandoarekin (eskuineko klik tresna-barran).