Laguntza

LibreOffice laguntza-sistema abiarazteko eta kontrolatzeko erabil dezakezu Laguntza menua.

LibreOffice laguntza

Uneko aplikazioari buruzko LibreOffice laguntza irekitzen du. Laguntzako orrietan zehar batetik bestera ibil zaitezke, edo indizeko terminoak edo edozein testu bila ditzakezu.

ikonoa

LibreOffice laguntza

Zer da hau

Laguntza-aholkuak erakusten ditu saguaren erakuslearen azpian, harik eta hurrena klik egin arte.

ikonoa

Zer da hau

Erabiltzailearen gidak

Dokumentazio-orria web-nabigatzailean irekitzen du. Bertan, erabiltzaileek LibreOffice erabiltzaileen gidak, komunitateak idatzitakoak, deskargatu, irakurri eta erosi ditzakete.

Eskuratu laguntza linean

Komunitatearen laguntza-gunea irekitzen du web nabigatzailean. Erabili gune hori LibreOffice nola erabili galdetu nahi baduzu. Laguntza profesionala behar baduzu, emango dizuten zerbitzu-mailari buruzko akordioa duena, joan LibreOffice laguntza profesionaleko gunera.

Bidali iradokizunak

Iradokizunak bidaltzeko inprimaki bat irekitzen du web nabigatzailean, bertan erabiltzaileek arazoen berri eman dezakete.

Berrabiarazi modu seguruan

Modu seguruan, LibreOffice erabiltzaile-profil berri batekin abiarazten da behin-behinean, eta hardware bidezko azelerazioa desgaitzen da. Funtzionatzen ez duen LibreOffice instantzia bat leheneratzen lagundu dezake.

Lizentzia informazioa

Lizentzia eta informazio legalaren elkarrizketa-koadroa bistaratzen du.

LibreOffice kredituak

-CREDITS.odt dokumentua bistaratzen du, non 2010-09-28 geroztik Openoffice.org ekimenari (eta gerora LibreOfficera ekarri diren) edo LibreOffice ekimenari ekarpenak egin dizkioten banakoen izenak agertzen diren.

Begiratu eguneratzerik badagoen

Gaitu Inernet konexio bat LibreOffice aplikazioak erabili dezan. proxy bat behar baduzu, egiaztatu LibreOffice proxy ezarpenak -Internet. Gero aukeratu Egiaztatu Eguneraketak bulegotika suitearen aplikazio berriago bat eskuragarri dagoen egiaztatzeko.

LibreOffice(e)ri buruz

Programari buruzko informazio orokorra erakusten duk, bertsio-zenbakia eta copyright-ak, besteak beste.

Bertsioak eta bertsio-zenbakiak

Aholku luzeak aktibatzea eta desaktibatzea

LibreOffice laguntzaren leihoa

Aholkuak eta aholku luzeak

Indizea - Gako hitzen bidezko bilaketa laguntzan

Bilatu - Testu osoko bilaketa

Laster-markak kudeatzea

Edukia - Laguntzaren gai nagusiak