XML iragazkiak sortzea
XML iragazkiak sortzea LibreOffice aplikaziorako
LibreOffice aplikazioarentzat XML iragazkia sortzean, XSLT estilo-orria diseinatu behar duzu. Orri horrek OpenDocument XML fitxategi-formatura eta formatu horretatik beste formatu batera bihurtzen du.
OpenDocument XML formatuari buruz informazio gehiago lortzeko, bisitatu helbide hau: http://xml.openoffice.org/.
Nahi baduzu, zure iragazkia duen txantiloia gehi dezakezu LibreOffice estiloak inportatzen duzun XML dokumentuan aplikatzeko.
XML iragazkia sortzeko
-
XSLT transformaziorako estilo-orria sortu kanpoko XML formatuaren elementuak OpenDocument XML fitxategi-formatuaren elementuetan mapatzeko eta alderantziz.
-
Sortu txantiloi bat LibreOffice estiloak kanpoko XML formatuaren elementuei esleitzeko formatu horretako fitxategi bat LibreOffice aplikaziora inportatzen duzunean.
-
LibreOffice Writerren, sortu testu-dokumentu bat eta aukeratu
. -
Sakatu Berria.
-
XML iragazkia elkarrizketa-koadroan, egin klik Orokorra fitxan, eta definitu iragazkiaren propietateak.
-
Iragazki-izena koadroan, sartu XML iragazkiaren izena.
Izen hori XML iragazki-ezarpenak elkarrizketa-koadroan bistaratuko da.
-
Aplikazioa koadroan, hautatu iragazkia zein LibreOffice aplikaziorentzat den.
-
Fitxategi motaren izena koadroan, idatzi iragazkia zein fitxategi motarentzat den.
Izen hori fitxategi moten zerrendan bistaratuko da Ireki, Esportatu eta Gorde honela elkarrizketa-koadroetan.
-
Fitxategi-luzapena koadroan, idatzi esportatutako fitxategiaren luzapena.
Fitxategia beste XML fitxategi batzuetatik bereizteko, idatzi *.xml ez den luzapen bat.
-
Transformazioa fitxan, definitu iragazkiaren transformazio-propietateak.
-
(Aukerakoa) Dokumentu mota koadroan, idatzi kanpoko fitxategi-formatuaren dokumentu motaren identifikatzailea.
Identifikatzaile hori, inportatzean fitxategi mota detektatzeko erabiltzen da.
-
Esportaziorako XSLTa koadroan, idatzi OpenDocument formatutik kanpoko formaturako transformazioa definitzen duen XSLT estilo-orriaren bide-izena eta fitxategi-izena.
-
Inportaziorako XSLT koadroan, idatzi kanpoko formatutik OpenDocument formaturako transformazioa definitzen duen XSLT estilo-orriaren bide-izena eta fitxategi-izena.
-
(Aukerakoa) Inportaziorako txantiloia koadroan, idatzi inportatutako fitxategian erabiltzen diren LibreOffice estiloak definitzen dituen txantiloiaren bide-izena eta izena.
Transformazioa fitxan zehaztutako fitxategiak LibreOffice erabiltzailearen direktorio lokalean kopiatuko dira.
-
Sakatu Ados.
XML iragazkia probatzeko
XML iragazki pertsonalizatu batekin oinarrizko probak egin ditzakezu LibreOffice aplikazioan.
Proba horiek ez dute dokumentua aldatzen.
-
Sortu edo ireki testu-dokumentu bat.
-
Aukeratu
. -
Iragazkien zerrendan, hautatu probatu nahi duzun iragazkia eta sakatu Probatu XSLTak.
-
Esportazio-iragazkia probatzeko, egin ekintza hauetako bat Esportatu arean:
-
Sakatu Arakatu, hautatu probatu nahi duzun LibreOffice dokumentua eta sakatu Ireki.
-
Uneko dokumentua probatzeko, sakatu Uneko dokumentua.
-
Inportazio-iragazkia probatzeko, sakatu Inportatu areako Arakatu, hautatu dokumentua eta sakatu Ireki.