XML inprimaki-dokumentuak (XForm)

Xforms web inprimaki mota berri bat da, World Wide Web Consortium erakundeak garatu duena. Xform eredua Extensible Markup Language (XML) formatuan definituta dago. Ereduak sekzio desberdinak erabiltzen ditu inprimakiak zer egiten duen eta zer itxura duen azaltzeko. Xforms espezifikazioa hemen ikus dezakezu: http://www.w3.org/MarkUp/Forms/.

XForms formatuarekin lan egitea

LibreOffice aplikazioan, XForms dokumentua Writer dokumentu mota berezia da. XForms dokumentu baten diseinu moduak tresna-barra eta panel gehiago ditu.

XForms dokumentua sortu eta gordetakoan, dokumentu hori ireki, inprimakia bete eta aldaketak zerbitzari batera bidal ditzakezu.

XForms dokumentu berria sortzeko

  1. Aukeratu Fitxategia - Berria - XML inprimaki-dokumentua.

    XForms diseinu-leihoa Writer dokumentu huts batean irekiko da.

  2. Diseinatu inprimakia.

XForms dokumentuak irekitzeko

XForms dokumentuak editatzeko

Ireki XForms dokumentua eta erabili honako tresna-barrak eta leihoak: