Laneko direktorioa aldatzea

Dokumentu bat irekitzeko edo gordetzeko elkarrizketa-koadroa abiarazten duzunean, LibreOffice aplikazioak laneko direktorioa bistaratzen du. Direktorio hori aldatzeko:

  1. Aukeratu - LibreOffice - Bide-izenak

  2. Egin klik Dokumentuak aukeran eta Editatu botoian, edo egin klik bikoitza Dokumentuak aukeran.

  3. Hautatu bide-izena elkarrizketa-koadroan, aukeratu nahi duzun laneko direktorioa eta sakatu Hautatu.

Grafiko bat txertatu nahi duzunean LibreOffice aplikazioak bistaratuko duen direktorioa aldatzeko ere prozedura hori erabiliko duzu. Aukeratu - LibreOffice - Bide-izenak - Irudiak, eta ondoren jarraitu 3. urratsa.

Bide-izenak