Fitxategi-propietateak ikustea
Fitxategi-propietateak (adibidez, egile-izena, gaia eta pasahitza) oso erabilgarriak dira dokumentuak kudeatu eta identifikatzeko. LibreOffice aplikazioak fitxategi-estatistiken jarraipena ere egiten du, dokumentu bateko hitz kopurua eta orrialde kopurua barne, eta estatistikak automatikoki gehitzen ditu fitxategi-propietatearen zati gisa.
Uneko dokumentuaren edo Windows sistemaren 'Fitxategia irekitzea' elkarrizketa-koadroko dokumentu baten fitxategi-propietateak ikus ditzakezu.
Uneko dokumentuaren fitxategi-propietateak ikusteko:
-
Aukeratu Fitxategia - Propietateak.
Windowsek fitxategiak irekitzeko duen elkarrizketa-koadroan zerrendatutako dokumentu baten fitxategi-propietateak ikusteko:
-
Aukeratu Fitxategia - Ireki.
-
Hautatu zerrendako fitxategi bat.
-
Egin klik eskuineko botoiarekin eta aukeratu Propietateak.