Zuzeneko formatua desegitea dokumentuetan

Urrats gutxitan, estiloen bidez sortu ez den formatu guztia desegin dezakezu.

Zuzenean edo estiloen bidez formateatzea

Dokumentu bat estiloak erabili gabe formateatzen denean, "zuzenean" formateatzen dela esaten da. Horrek esan nahi du, testua eta bestelako objektuak (markoak, taulak,...) atributuak zuzenean aplikatuz aldatzen direla. Formatuak hautatutako eremuan soilik izango du eragina, eta aldaketak banan-banan egin beharko dira. Estiloak, bestetik, ez zaizkio zuzenean aplikatzen testuari; aitzitik, 'Estiloak' leihoan definitzen dira lehenengo, eta gero aplikatzen dira. Bide horrek badu abantailarik: esate baterako, estilo bat aldatzen duzunean, estilo hori aplikatu zaien dokumentu zati guztiak batera aldatuko dira.

Formatu zuzena ezabatu dezakezu zure dokumentutik testu osoa +A laster-teklekin aukeratuz, eta gero Formatua - Garbitu zuzeneko formatua hautatuz.

Zuzeneko formatu guztia kentzea LibreOffice Writer dokumentuan

  1. Sakatu Ctrl+A testu osoa hautatzeko.

  2. Aukeratu Formatua - Garbitu zuzeneko formatua.

Zuzeneko formatu guztia kentzea LibreOffice Calc kalkulu-orrian

  1. Shift tekla sakatuta duzula, egin klik lehen eta azken orri-fitxetan, orri guztiak hautatzeko.

  2. Sakatu Ctrl+A testu osoa hautatzeko.

  3. Aukeratu Formatua - Garbitu zuzeneko formatua.

Zuzeneko formatu guztia kentzea LibreOffice aurkezpenean

  1. Egin klik Diseinua fitxan diseinu-ikuspegia irekitzeko.

  2. Sakatu Ctrl+A testu osoa hautatzeko.

  3. Aukeratu Formatua - Garbitu zuzeneko formatua.