Testuaren kolorea aldatzea

Egin klik Letra-kolorea ikonoaren ondoko gezian tresna-barra aktibatzeko. Hor kolore-barruti batetik aukeratu dezakezu kolorea.

Ikonoa

Letra-tipoaren kolorea

Ikonoa

Ondoren azaltzen dena LibreOffice Writer aplikazioari soilik aplikatzen zaio: Testurik hautatu gabe dagoela ikonoan klik laburra egiten baduzu, saguaren erakuslearen itxura aldatu egingo da eta pintura-potea azalduko da. Hartu pintura-potearen ikur hori, saguaren botoia sakatuta duzula, eta arrastatu testu-arean. Testu-area horrek hautatutako kolorea hartuko du. Funtzio hori aktibo egongo da ikonoa sakatuta dagoen bitartean, arrastatu gabe klik egiten duzun arte edo Escape tekla sakatu arte.

Ondoren azaltzen dena modulu guztiei aplikatzen zaie (LibreOffice Writer, Calc, Draw, Impress): Hautatu beste kolore bat eduki behar duen testua, eta egin klik tresna-barrako nahi duzun kolorean.

Formatua kopiatzea 'Kopiatu formatua' tresnaren bidez

Letra-kolorea