Tabulazioak txertatzea eta editatzea
Erregela horizontalean, uneko paragrafoaren tabulazioak ikus ditzakezu. Tabulazioak aldatu nahi badituzu, zein esparrutara aldatu nahi dituzun kontuan hartu behar duzu aurrena:
-
Dokumentu guztien tabulazioak aldatzeko, erabili LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Writer - Orokorra menua.
-
Aldatu paragrafo guztientzako tabulazioak uneko paragrafo-estiloa erabiliz: Egin klik eskuineko botoiarekin paragrafoan laster-menua irekitzeko, aukeratu Editatu paragrafo-estiloa, eta sakatu Tabulazioak.
-
Paragrafo bat edo gehiagoren tabulazioak aldatzeko, hautatu paragrafoak eta egin klik erregelaren barruan.
Ondoren, goian aipatutako ataza guztientzako argibideak aurkituko dituzu.
Paragrafoak ezartzeko, egin klik erregelan edo hautatu Formatua - Paragrafoa - Tabulazioak. Bi metodoek uneko paragrafoari edo hautatutako paragrafo guztiei eragiten die.
Egin klik erregelan, ezkerrean justifikatutako tabulazioa ezartzeko. Egin klik eskuineko botoiarekin erregelako tabulazio-ikonoan, laster-menua irekitzeko. Hor, tabulazio mota alda dezakezu.
Tabuladore dezimalak bata bestearen ondoren ezartzeko, mantendu sakatuta erregelaren ezkerreko ikonoa, nahi duzun tabulazio mota ikusi arte. Orduan, egin klik erregelan.
Hautapena |
Azalpena: |
Ezkerreko tabulazioak ezartzea |
|
Eskuineko tabulazioak ezartzea |
|
Tabulazio dezimalak ezartzea |
|
Tabulazio zentratuak ezartzea |
Egin klik bikoitza erregelan Paragrafoa elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
Egin klik bikoitza erregelaren area zurian tabulazio bat ezartzeko. Paragrafoa elkarrizketa-koadroa agertuko da Tabulazioak fitxa irekita duela.
Tabulazioak lekuz aldatzea erregelan
-
Aldatu lekuz erregelako tabulazioak saguaren bidez.
-
Hainbat tabulazio lekuz aldatzeko, sakatu Shift tekla tabulazioan klik egin aurretik. Arrastatu tabulazio bat Shift tekla sakatuta duzula, tabulazio hori eta horren eskuineko tabulazio guztiak lekuz aldatzeko. Tabulazio horien arteko tartea berdina izango da.
-
Sakatu ⌘Ctrl erregelan tabulazio bat arrastatzean, tabulazio hori eta horren eskuineko tabulazio guztiak lekuz aldatzeko. Tabulazio horien arteko tartea marjinarako distantziarekiko proportzional aldatuko da.
Tabulazioen propietateak aldatzea
Tabulazio mota aldatzeko, egin klik erregelan aldatu nahi duzun tabulazioan, eta gero, egin klik eskuineko botoiarekin laster-menua irekitzeko.
Tabulazioak ezabatzea
Tabulazio bat ezabatzeko, eutsi sakatuta saguaren botoiari tabulazioa erregelatik kanpora arrastatzen duzun bitartean.
Balio lehenetsiak aldatzea
Zure tabulazio lehenetsien ezarpenak aldatu nahi badituzu, horri buruzko informazio gehiago duzu LibreOffice Writer - OrokorraLibreOffice Calc - OrokorraLibreOffice Draw - OrokorraLibreOffice Impress - Orokorra(modulu-izena) - Orokorra atalean, 'Aukerak' elkarrizketa-koadroan.
Erregelaren laster-menuaren bidez, bistaratutako neurri-unitateak alda ditzakezu. Aldaketa horiek baliozkoak izango dira LibreOffice aplikaziotik irten arte, eta aldaketak egiteko erabili duzun laster-menuari dagokion erregelari bakarrik aplikatuko zaizkio. Erregelaren neurri-unitateak behin betiko aldatu nahi badituzu, aukeratu Tresnak - Aukerak - [dokumentu mota] - Ikusi eta aldatu neurri-unitatea.