Hasiera-zentroa

Ongi etorri LibreOffice aplikaziora. Eskerrik asko LibreOffice aplikazioaren laguntza erabiltzeagatik. Sakatu F1 LibreOffice softwarea erabiltzeko laguntza behar duzunean.

LibreOffice aplikazioan dokumenturik irekita ez dagoenean, hasiera-zentroa ikusiko da. Bi paneletan zatituta dago. Sakatu ezkerreko paneleko botoi batean, dokumentu berri bat edo fitxategien elkarrizketa-koadro bat irekitzeko.

Ireki lehendik dauden fitxategiak

Ireki dokumentua botoiak fitxategiak irekitzeko elkarrizketa-koadroa erakusten du.

Urruneko fitxategiak botoiak Urruneko fitxategiak elkarrizketa-koadro bat ematen du, urruneko zerbitzarietan dauden fitxategiak irekitzeko erabil daitekeena.

Azken fitxategiak botoiak ireki diren azken dokumentuen miniaturak erakusten ditu. Pasatu sagua miniaturaren gainetik dokumentua nabarmentzeko, dokumentuaren kokapenari buruzko argibide bat bistaratzeko eta goian eskuinean miniatura paneletik eta azken dokumentuen zerrendatik ezabatzeko balio duen ikono bat bistaratzeko. Sakatu miniaturan, dokumentua irekitzeko.

Iradokizun-ikonoa

Azken aldian irekitako dokumentuen zerrenda ezabatzeko erabil daitekeen menu bat irekitzeko, sakatu eta eutsi sakatuta Azken fitxategiak goitibeherako botoiari.


Sakatu Txantiloiak goitibeherako botoia gordeta dauden txantiloi guztiak leihoaren eskuineko aldean bistaratzeko.

Iradokizun-ikonoa

Sakatu eta eutsi sakatuta Txantiloiak goitibeherako botoia, gordeta dauden txantiloiak motaren arabera iragazten dituen menu bat irekitzeko edo Txantiloiak elkarrizketa-koadroa irekitzeko.


Iradokizun-ikonoa

Egin eskuineko klik eskuineko paneleko txantiloi batean, txantiloia irekitzeko, txantiloian oinarritutako dokumentu berria sortzeko edo txantiloia bera editatzeko.


Sortu:

Dokumentuko botoietako bakoitzak, adierazitako motako dokumentu berri bat irekitzen du.

Luzapenak botoiak https://extensions.libreoffice.org/ orria irekitzen du, LibreOffice aplikazioetarako txantiloiak eta eginbide gehiago deskargatu ahal ditzazun.

Abisu-ikonoa

Fitxategi mota guztiek ez dute edukiaren miniatura-irudi bat. Horren ordez, zure ordenagailuak fitxategi mota horretarako darabilen ikonoaren irudi handi bat erakutsiko da.