Txantiloi lehenetsiak aldatzea

Dokumentu berri bat Fitxategia - Berria aukeraren bidez irekitzean, LibreOffice txantiloi batean oinarritutako dokumentu hutsa agertuko da. Txantiloi hori editatu, aldatu edo ordeztu dezakezu, dokumentu berriak estilo pertsonalizatua edo beste eduki batzuk eduki ditzan.

Txantiloi lehenetsiak aldatzea

Ohar-ikonoa

LibreOffice modulu bakoitzarentzat dokumentu-txantiloi bat defini dezakezu. Ondoren, testu-dokumentuetan zer egin behar den azaltzen da.


  1. Gorde dokumentua Fitxategia - Txantiloiak - Gorde txantiloi gisa aukeratuta eta dokumentua Txantiloiak kategorian gordeta.

  2. Aukeratu Fitxategia - Berria - Txantiloiak

  3. Egin klik bikoitza zerrendako Txantiloiak aukeran. Erabiltzaileak definitutako txantiloiak ikusiko dituzu erabiltzaileak definitutako direktorioan. Direktorio hori - LibreOffice - Bide-izenak aukeran zehazten da. Hautatu berriki gorde duzun txantiloia.

  4. Aukeratu Ezarri lehenetsi gisa. Testu-dokumentu berria irekitzen duzun hurrengoan, dokumentu berria txantiloi lehenetsi berrian oinarrituko da.

Txantiloi lehenetsiak erabiltzea

Txantiloi pertsonalizatuen bidez, lana hainbat modutan erraztu daiteke.

Txantiloien karpetako txantiloiak

Txantiloi berria gorde dezakezu Fitxategia - Txantiloiak - Gorde txantiloi gisa erabilita edo "Txantiloia" fitxategi mota hautatuta edozein 'Gorde' elkarrizketa-koadrotan. Gorde txantiloia - LibreOffice - Bide-izenak atalean zehaztutako erabiltzaile-direktorioan, txantiloia Fitxategia - Berria - Txantiloiak elkarrizketa-koadrotik atzitu ahal izateko.

Txantiloi bat ireki eta editatzeko, aukeratu Fitxategia - Berria - Txantiloiak, hautatu txantiloia eta sakatu Editatu botoia.

Txantiloiak