LibreOffice aplikazioan edukia babestea
Atal honetan, LibreOffice aplikazioan edukia aldatzearen, ezabatzearen edo ikustearen aurka babesteko hainbat aukera azaltzen dira.
Dokumentu guztiak babestuta gordetzea
OpenDocument formatuan gordetzen diren dokumentu guztiak pasahitzarekin gorde daitezke. Pasahitzarekin gordetako dokumentuak ezin dira pasahitzik gabe ireki. Edukiari segurtasuna ematen zaio, eta ezin da kanpoko editore batekin irakurri. Hori edukiari, grafikoei eta OLE objektuei dagokie.
Babesa aktibatzea |
Aukeratu Fitxategia - Gorde honela eta markatu Gorde pasahitzarekin kontrol-laukia. Gorde dokumentua. |
Babesa desaktibatzea |
Ireki dokumentua eta sartu pasahitza. Aukeratu Fitxategia - Gorde honela eta garbitu Gorde pasahitzarekin kontrol-laukia. |
Fitxategia - Propietateak menu-aukeran sartutako informazioa ez dago zifratuta. Hor sartzen dira egilearen izena, sortze-data, hitz kopurua eta karaktere kopurua.
Berrikuspen-marka babestea
LibreOffice Calc eta LibreOffice Writer aplikazioetan egindako aldaketak nork egin dituen erregistratzen du berrikuspen-funtzioak. Funtzio hori babesarekin aktiba daiteke, pasahitza sartzean bakarrik desaktiba dadin. Ordura arte, aldaketa guztiak erregistratuko dira. Aldaketak onartzeko edo ezezteko aukerarik ez dago.
Babesa aktibatzea |
Aukeratu Editatu - Aldaketen jarraipena - Babestu. Sartu gutxienez karaktere bateko pasahitza eta berretsi. |
Babesa desaktibatzea |
Aukeratu Editatu - Aldaketen jarraipena - Babestu. Sartu pasahitz zuzena. |
Markoak, grafikoak eta OLE objektuak babestea
Txertatutako grafikoen edukia, kokalekua eta tamaina babestu ditzakezu. Gauza bera gertatzen da markoekin (Writerren) eta OLE objektuekin.
Babesa aktibatzea |
Adibidez, Writerren txertatutako grafikoetarako: Aukeratu Formatua - Irudia - Aukerak fitxa. Babestu aukeran, markatu Edukiak, Kokagunea eta/edo Tamaina. |
Babesa desaktibatzea |
Adibidez, Writerren txertatutako grafikoetarako: Aukeratu Formatua - Irudia - Aukerak fitxa. Babestu aukeran, kendu marka dagokion koadroari. |
Marrazki-objektuak eta inprimaki-objektuak babestea
Marrazkia tresna-barraren bidez, dokumentuan txertatzen dituzun marrazki-objektuak ustekabean lekuz edo tamainaz ez aldatzeko babestu daitezke. Gauza bera egin dezakezu Inprimakiko kontrolak tresna-barraren bidez txertatutako inprimaki-objektuekin.
Babesa aktibatzea |
Aukeratu Formatua - Objektua - Kokalekua eta tamaina- Kokalekua eta tamaina fitxa. Markatu Kokalekua edo Tamaina kontrol-laukia. |
Babesa desaktibatzea |
Aukeratu Formatua - Objektua - Kokalekua eta tamaina- Kokalekua eta tamaina fitxa. Desautatu Kokalekua edo Tamaina kontrol-laukia. |