Azkarrago inprimatzea datu murriztuekin

Dokumentua inprimatzeko behar diren datuak murriztea aukeratu dezakezu. Ezarpenak modu batera edo bestera ezar daitezke zuzenean inprimagailuan inprimatzea edo fitxategian inprimatzea aukeratzen baduzu.

  1. Aukeratu - LibreOffice - Inprimatu

  2. Egin klik ezarpen-aukera hauetako batean:

    Inprimagailua - datuak murrizteko aukerak, zuzenean inprimagailuan inprimatzen denean zehazteko

    Inprimatu fitxategian - datuak murrizteko aukerak, fitxategian inprimatzen denean zehazteko

  3. Hautatu lau aukeren konbinazio bat eta sakatu Ados botoia.

    Hemendik aurrera, inprimatzen dituzun dokumentu guztiek aldatutako aukerak erabiliko dituzte.

  4. Inprimatu dokumentua.

Datuak gardentasunerako, gradienteetarako edo bit-mapentzako murriztu ditzakezu. Datuak murriztutakoan, hainbat inprimagailutan ez duzu ikusiko inprimatze-kalitatearen murrizketarik. Inprimatze-denbora, ordea, askoz ere laburragoa da, eta fitxategiak inprimatzean, fitxategi-tamaina askoz ere txikiagoa da.