Zuri-beltzean inprimatzea

Testuak eta irudiak zuri-beltzean inprimatzea

  1. Aukeratu Fitxategia - Inprimatu. Elkarrizketa-koadroko Orokorra fitxa irekiko da.

  2. Sakatu Propietateak botoia. 'Inprimagailuaren propietateak' elkarrizketa-koadroa irekiko da.

  3. Hautatu zuri-beltzean inprimatzeko aukera. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu inprimagailuaren erabiltzaile-eskuliburua.

  4. Berretsi Propietateak elkarrizketa-koadroa eta sakatu Inprimatu botoia.

    Uneko dokumentua zuri-beltzean inprimatuko da.

Zuri-beltzean inprimatzea LibreOffice Impress eta LibreOffice Draw aplikazioetan

  1. Aukeratu 'Tresnak - Aukerak - LibreOffice Impress' edo T'resnak - Aukerak - LibreOffice Draw', dagokiona.

  2. Ondoren, aukeratu Inprimatu.

  3. Kalitatea atalean, hautatu Gris-eskala edo Zuri-beltza eta sakatu Ados botoia.

    Aukera horietako bat hautatuta dagoenean, aurkezpen edo marrazki guztiak kolorerik gabe inprimatuko dira. Uneko inprimatze-lana soilik nahi baduzu beltzez inprimatu, hautatu aukera hori Fitxategia - Inprimatu - LibreOffice Draw/Impress atalean.

    Gris-eskala aukerarekin, kolore guztiak zuritik beltzerako 256 tonuetara (gehienez) bihurtuko dira. Testu guztia beltzez inprimatuko da. Formatua - Orrialdea - Atzeko planoa aukeran ezarritako atzeko planoa ez da inprimatuko.

    Zuri-beltza aukerak kolore guztiak bi balioetara bihurtzen ditu: zuria eta beltza. Objektuen inguruko ertz guztiak beltzez inprimatuko dira. Testu guztia beltzez inprimatuko da. Formatua - Orrialdea - Atzeko planoa aukeran ezarritako atzeko planoa ez da inprimatuko.

Testua soilik inprimatzea zuri-beltzean

LibreOffice Writerren, koloretan formateatutako testua zuri-beltzean inprima dezakezu. Aukera hori, ondoren inprimatu beharreko testu-dokumentu guztientzat edo uneko inprimatze-prozesuarentzat soilik zehaztu dezakezu.

Testu-dokumentu guztiak testu zuri-beltzarekin inprimatzea

  1. Aukeratu 'Tresnak - Aukerak - LibreOffice Writer edo Tresnak - Aukerak - LibreOffice Writer/Web'.

  2. Ondoren, aukeratu Inprimatu.

  3. Edukia atalean, markatu Inprimatu beltzean eta sakatu Ados botoia.

    Ordutik aurrera, testu-dokumentu edo HTML dokumentu guztiak beltzean inprimatuko dira.

Uneko testu-dokumentua testu zuri-beltzarekin inprimatzea

  1. Aukeratu Fitxategia - Inprimatu. Ondoren egin klik LibreOffice Writer fitxan.

  2. Aukeratu Inprimatu testua beltzean eta sakatu Inprimatu botoia.

Inprimatzeko elkarrizketa-koadroak

'Tresnak - Aukerak' elkarrizketa-koadroa