Formatua kopiatzea 'Kopiatu formatua' tresnaren bidez

'Kopiatu formatua' tresna erabil dezakezu testu-hautapen edo objektu baten formatua kopiatu eta beste testu-hautapen edo objektu batean aplikatzeko.

Ohar-ikonoa

Calc-en, 'Kopiatu formatua' tresna gelaxkari formatua emateko soilik aplikatzen da.


  1. Hautatu kopiatu nahi duzun formatua duen testua edo objektua.

  1. 'Estandarra' barran, sakatu Klonatu formatua ikonoa.

    Kurtsorea pintura-ontzi bihurtuko da.

    Iradokizun-ikonoa

    Formatua hautapen bati baino gehiagori aplikatu nahi badiozu, egin klik bikoitza Klonatu formatua ikonoanIkonoa. Formatua aplikatu ondoren, sakatu ikonoa berriro.


  2. Hautatu formatua aplikatu nahi diozun testua edo objektua, edo egin klik haren gainean.

Iradokizun-ikonoa

Modu lehenetsian, karaktere-formatua besterik ez da kopiatzen; paragrafo-formatua ere kopiatzeko, eutsi sakatuta teklari klik egiten duzunean. Paragrafo-formatua soilik kopiatzeko, eutsi sakatuta +Shift teklari klik egiten duzunean.


Paragrafo-formatuak paragrafo osoari aplikatzen zaizkion formatuak dira. Karaktere-formatuak paragrafoaren zati bati aplikatzen zaizkionak dira. Esaterako, letra lodiaren formatua aplikatzen badiozu paragrafo oso bati, formatu lodia paragrafo-formatu bat da. Paragrafo horren zati bati formatu lodia kentzen badiozu, formatu hori oraindik paragrafo-formatua da, baina formatua kendu diozun zatiak "ez lodia" karaktere-formatua ere dauka.

Ondorengo taulan, Kopiatu formatua tresnarekin kopia daitezkeen formatu-atributuak azaltzen dira:

Hautapen mota

Iruzkina

Ez dago ezer hautatuta, baina kurtsorea testu-pasarte baten barruan dago

Uneko paragrafoaren formatua eta testu-fluxuaren norabideko hurrengo karakterearen formatua kopiatzen ditu.

Testua hautatuta dago

Azkena hautatutako karakterearen formatua eta karaktere hori duen paragrafoaren formatua kopiatzen ditu.

Markoa hautatuta dago

Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak elkarrizketa-koadroan definitutako marko-atributuak kopiatzen ditu. Markoaren edukiak, tamaina, kokapena, estekak, hiperestekak eta makroak ez dira kopiatuko.

Objektua hautatuta dago

Formatua - Grafikoak edo Formatua - Marrazki-objektua elkarrizketa-koadroetan definitutako objektu-formatua kopiatzen du. Objektuaren edukiak, tamaina, kokapena, hiperestekak eta makroak ez dira kopiatuko.

Inprimaki-kontrola hautatuta dago

Ez da onartzen

Marrazki-objektua hautatuta dago

Formatu-atributu guztiak kopiatzen ditu. Impress eta Draw aplikazioetan, objektuaren testua ere kopiatu egiten da.

Calc-eko gelaxketako testua hautatu da

Ez da onartzen

Writerreko taula edo gelaxkak hautatuta daude

Formatua - Taula elkarrizketa-koadroko 'Taula', 'Testu-fluxua', 'Ertzak' eta 'Atzeko planoa' fitxetako formatua kopiatzen du. Paragrafo- eta karaktere-formatua ere kopiatzen da.

Calc-eko taula edo gelaxkak hautatuta daude

Formatua - Gelaxkak elkarrizketa-koadroan zehaztutako formatua kopiatzen du, bai eta gelaxka-edukien formatua ere