Buletak eta numerazioa desaktibatzea paragrafo jakinetan
Buletak eta paragrafoen numerazioa Writer, Impress eta Draw aplikazioetan soilik onartzen dira.
Uneko paragrafoan edo hautatutako paragrafoetan numerazio edo zerrendatze automatikoa desaktiba dezakezu. Sakatu Buletak eta numerazioa barrako Desaktibatu numerazioa ikonoa.
Kurtsorea numerazioa edo buleta duen zerrenda batean badago, uneko paragrafoan edo hautatutako paragrafoetan zenbaki edo bulet automatikoak desaktibatzeko, sakatu Testu-formatua barrako Buletak jarri/kendu ikonoa.
Paragrafo bateko numerazioa teklatuaren bidez kentzeko:
-
Jarri kurtsorea numerazioa duen paragrafoaren hasieran eta sakatu 'Backspace' tekla (atzerako tekla).
-
Paragrafoaren numerazioa desagertu egingo da eta numerazio-segidatik kenduko da. Numerazioak hurrengo paragrafoan jarraituko du.
Numerazioa duen paragrafo huts batean 'Sartu' tekla sakatzen baduzu, numerazioa gelditu egingo da.